Halimah Yacob
Halimah binti Yacob (Singapur, 1954ko abuztuaren 23) Singapurreko abokatu eta politikaria da. 2017ko irailaren 14tik 2023ko irailaren 13ra, bertako presidente gisa jardu zuen. 2013tik 2017ko abuztuaren 7ra arte Legebiltzarreko buru izan zen. Etnikoki malaysiarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yacob, izatez Singapurreko etnia txiroenaren parte da, armadako eskalafoi boteretsuenetan ordezkaririk ez duena eta epaileen artean oso kide gutxi dituena.
Jatorri indiarra eta malaysiarra duten gurasoen alaba da. Zuzenbidea ikasi zuen Singapurreko Unibertsitate Nazionalean. Sindikalista gisa lan egin zuen eta 1959tik herrialdea gobernatu izan duen Herri Ekintzako Alderdiarekin hasiera eman zion bere ibilbide politikoari.
2001. urtean diputatu gisa sartu zen Legebiltzarrean eta lehen ministro kargua 2011. urtean eskuratu zuen; kirol, gazteri eta komunitate garapen arloetako idazkari bezala.
2013ko urtarrilean Singapurreko Legebiltzarreko bederatzigarren presidentea bihurtu zen eta lehen emakumea izan zen kargu hori eskuratzen.
2017ko abuztuaren 7an dimisioa eman zuen Legebiltzarreko presidente eta Parlamentuko kide gisa, bai eta, APA alderdiko kide gisa ere, 2017ko Singapurreko hauteskundeetan parte hartzeko.
Singapurreko presidentea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yacob Singapurreko lehen presidente izan zen hautetsontzietatik pasa gabe.
Tony Tan zazpigarren presidentearen ondorengoa izan zen automatikoki, hau da, ez zuen bozkatu behar izan. Izan ere, 2016an Konstituzioaren erreforma onartu ondoren legeak biltzen zituen baldintzak betetzen zituen hautagai bakarra zen. Erreformaren arabera, presidentetzarako hauteskundeak Estatuko etnietako bati erreserbatzen zaizkio, baldin eta talde horretako hautagai bakar batek ere ez badu eserleku hori izan azken 30 urteetan.
Erreformaren helburua etnia gutxituei Lehendakaritzarako bidea erraztea zen. Urte horretan malaysiar etniari egokitu zitzaion, Malaysiako azken presidentea Yusof Ishak (1965-1970) izan zelako. Horrez gain, kargu publiko garrantzitsu bat bete izana edo konpainia baten exekutibo nagusia izatea (gutxienez 500 milioi dolar singapurtar, 371 milioi dolar edo 360 milioi euro inguru) eskatzen zen eta Parlamentuaren buru izan zelako baldintza hori betetzen zuen. Beste bi kandidatuak, Mohamed Selleh Marican eta Farid Khan Kaim Khan, ezin izan ziren aurkeztu, euren enpresen balioa txikiagoa zelako.