Heinrich Barth
Heinrich Barth | |
---|---|
(1862) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1821eko otsailaren 16a |
Herrialdea | Hanburgo Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1865eko azaroaren 25a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof III der Gemeinde Jerusalems- und Neue Kirche (en) |
Heriotza modua | : gastric perforation (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Gelehrtenschule des Johanneums (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, idazlea, historialaria, geografoa, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta arkeologoa |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Johann Heinrich Barth (Hanburgo, 1821eko otsailaren 16a - Berlin, 1865eko azaroaren 25a) alemaniar esploratzailea izan zen.
Berlingo Unibertsitatean ikasi zuen Karl Ritter geografoarekin, Jacob Grimm historialariarekin eta August Böckh kultura klasikoko irakaslearekin. 1844an bere tesia aurkeztu zuen, Korintoko antzinateko merkataritza harremanei buruzkoa.
1845ean Ipar Afrika eta Ekialde Ertainetik bidaia bat hasi zuen bere aitak finantzatuta. Bi hilabete eman zituen Londresen arabiera ikasi eta britainiar babes kontsularra ziurtatzeko. Antzinateko hondakinak aztertu, eta liburu bat argitaratu zuen 1847an.
1849an Sudan, Saharako basamortua eta Mendebaldeko Afrika zeharkatu zituen bidaia bat hasi zen.
1859ko urrian Agadez hirira iritsi zen lehen europarra izan zen. 1855ean itzuli zen Tripolira Adamawara, Txad aintzirara, eta Timbuktura iritsi ondoren.
Bisitatu zituen lurraldeetako topografia, historia, zibilizazioak, hizkuntzak eta baliabideak aztertu zituen. Afrikako herrien kulturaz eta historiaz gehiago interesatu zen merkataritza ustiapenaz baino. Arabieraz eta Afrikako hainbat hizkuntzaz hitz egitea lortu zuen eta Songhai Inperioaren historia ikasi zuen.
1858an Asia Txikia bisitatu zuen eta 1862an Europako probintzia turkiarrak. Berlingo Unibertsitateko Geografia irakaslea eta Geografia Elkarteko lehendakaria izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barth, Henricus (1844). Corinthiorum commercii et mercaturae historiae particula. Berlin: Typis Unger.
- Barth, Heinrich (1849). Wanderungen durch die Küstenländer des Mittelmeeres: ausgeführt in den Jahren 1845, 1846 und 1847. Berlin: Hertz.
- Barth, Heinrich (1857–1858). Reisen und Entdeckungen in Nord- und Central-afrika in den Jahren 1849 bis 1855 (5 liburuki). Gotha: J. Perthes.
- Barth, Henry (1857–1858). Travels and Discoveries in North and Central Africa: being a Journal of an Expedition undertaken under the Auspices of H.B.M.'s Government, in the Years 1849–1855 ... 5 liburuki. London: Longman, Brown, Green, Longmans and Roberts.
- Barth, H. (1860). Dr. H. Barth's reise von Trapezunt durch die nördliche hälfte Klein-Asiens nach Scutari im herbst 1858. Gotha: J. Perthes.
- Barth, H. (1860). "A general historical description of the state of human society in Northern Central Africa". Journal of the Royal Geographical Society of London.
- Barth, Heinrich (1862–1866). Sammlung und bearbeitung central-afrikanischer vokabularien; Collection of vocabularies of Central-African languages (3 liburuki). Gotha: Justas Perthes.
- Barth, Heinrich (1864). Reise durch das Innere der Europäischen Türkei von Rustchuk über Philippopel, Rilo (Monastir), Bitolia und den Thessalischen Olym nach Saloniki. Berlin: Dietrich Reimer.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barthen bidaia Afrikan zehar 1848 eta 1855 artean
-
Barth Timbuktura hurbiltzen 1853ko irailaren 7an. Johann Martin Bernatzek egindako marrazkia
-
Agadezeko Barthen etxeko memoria-plaka
-
Heinrich Barthen etxea Timbuktun (1908an