Idoia Torregarai
Idoia Torregarai | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1974ko apirilaren 8a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Kataluniako Unibertsitate Irekia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta umorista |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974ko apirilaren 8a), kazetaria, UEUko komunikazio-arduraduna eta umorista da. 1997an Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza-ikasketak bukatuta, komunikazio-zuzendaritza ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate autonomoan eta gidoigintza Kataluniako unibertsitate Irekian.[1]
Komunikazio arduraduna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritzan lizentziatua, Enpresa Komunikazioan aditu tituluduna eta Gidoigintzan Masterduna da. Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) komunikazio-arduraduna da.
Udako Euskal Unibertsitateko Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan hasi zan lanean 1996an. Gero Euskararen Kontseiluaren komunikazio-sailean aritu zen bi urtez. 1999an UEUren udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen eta hurrengo urteaz gero UEU osoko komunikazio-arduraduna da.[3][4] Komunikabideetan eta sare sozialetan UEUk duen presentzia kudeatzen du eta gainera zenbait baliabide berriren sorkuntzan parte aktiboa hartu du, esate baterako, Unibertsitatea.net ataria edo artizarra.eus sare-soziala. UEUren 50. urteurreneko hainbat ekitalditan parte hartu zuen, besteak beste, Hasierako Topa ekitaldian eta Barredromoan.[2][5]
Gainera, Berria Taldeko administrazio kontseiluko kidea da 2018tik,[6] eta Usurbilgo Noaua! kultur elkarteko sustatzaile eta lehendakaria.[7]
Umorista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torregaraik Barretartia blog pertsonalean, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman zituen bere lehenengo urratsak umorearen munduan.[8][9] Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Mirari Martiarena-rekin batera. Antzezlanean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[10][11][12] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[13]
Familiatik datorkio umore zaletasuna. Adibidez, aita Euskal Telebistako Txiskola programan Usurbilgo taldearekin txisteak kontatzen parte hartua zen.
2018an Barretartia umore-zerbitzuak proiektua martxan jarri zuen. Umoreari buruzko formatzailea ere bada, umorea hainbat testu-ingurutan baliabide gisa nola erabili irakatsi izan du (familian, eskolan, lanean, genero ikuspegian eta barreterapia).[14][15]
2020an plazaratu zuten Luze edo motz ikuskizunean Torregaraik eta Martiarenak hilekoaz, ligatzeko teknikez, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dute umoretik. Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun berrian ere generoa hartu dute umoregai, gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.[16][17]
2023an beste bi urrats egin zituen Mirari Martiarenarekin: Harpa Jotzen podcast-a ireki zuten EITBn,[18] eta ZTANDAP binakako bakarrizketa plazaratu. Bakarrizketa horietan generoa hartzen dute umoregai, eta eguneroko gaiak lehertzen saiatzen dira betaurreko moreak jantzita. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, elkarbizitza ... dituzte hizpide horretarako, besterik beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin araziz "eztandarazi", lehertu nahi dituzte bazterrak.[19][20]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikroipuinak, Elkar, 2024. Patxi Huarteren marrazkiekin.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007: Finalista Educaweb sarien 1. edizio kategoria instituzionalean, Iparrorratza: euskarazko on line orientazio akademikoaren zerbitzua. Ander Altunaren, Emilio Delgado, Idoia Torregarai, Ireide Arriolabengoa, Uxune Martínez eta Zuriñe Etxanobe. Udako Euskal Unibertsitatea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Idoia Torregarai Martija | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ a b «IDOIA TORREGARAI: “Umorea eta jakintza koktel-ontzian sartu ditugu”» etakitto.eus 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ «UEUren URTEURRENA. 25. ekitaldia da Nafarroan.Satrustegiren hitzaldi batekin hasiko dira bihar UEUren Iruneko ikastaroak. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ 50 UEUrte TOPA!. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «BERRIA Taldea» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ «Gaur hasiko da Noaua! Kultur Elkartearen 20. urtemugako Kulturaldia ekimena» Usurbildarrak aurrera 2016-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) BARRETARTIA – umore zerbitzuak. (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Berria. «Omenaldi hunkigarri eta umoretsua egin diote Zakilixuti, 40. urteurrenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Torregarai, Idoia. (2018). BARRETARTIA. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).
- ↑ Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ «Umorea hezkuntzan estrategia gisa :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Idoia Torregarai “Umorea estrategia didaktiko bezala erabiltzeko, lehen baldintza erabili NAHI izatea da” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ Donostia Kultura. (2022). «Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Harpa Jotzen. EITB podkast.HirudamatxEITBPodkast | Harpa Jotzen» EITB 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- ↑ «Estreinaldia Altzon: ZTANDAP -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Iantzi, Maider. (2023-12-14). «Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, ikuskizun berria eta betiko ilusioa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pakian donai, pakian utzi Hamaika Telebista, (2018-03-16)
- @bootxo@mastodon.eus
- @bootxo, Idoia Torregarairen kontua Twitterren.
- Idoia Torregarai Artizarra sare-sozialean
- Idoia Torregarai Linked-in sare-sozial profesionalean
- Harpa Jotzen EITBko podcast-a. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- «Idoia Torregarai: 'Mendizale utopikoa naiz ni, gustatzen zait baina ez naiz joaten'» www.eitb.eus 2019/09/09
- Idoia Torregarai 45 emaitza Usurbilgo Noaua! aldizkarian 'Idoia Torregarai' bilatuta.
- Mende erdia utopiaren xerka Gotzon Hermosilla. Berria, 2022-05-21