Mirari Martiarena Iraola
Mirari Martiarena Iraola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a (37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista, gidoilaria eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Irrati Telebista Ttipi-Ttapa Erran.eus Euskadi Irratia Udako Euskal Unibertsitatea Berria |
Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna 150etik gora herritan zabaldu du Idoia Torregarairekin batera.
Kazetaritza ikasketak 2009an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero 2009an ikus-entzunekoen eta espektakuluen ekoizpena ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. UEUko komunikazio laguntzaile eta Gaztesareak duen Irauli Uhinak irratsaioan aritu da. Trikitilaria ere bada. 7 urterekin bertsozaletu zen eta 15 urterekin eman zuen izena bertso eskolan. Oiartzungo bertso eskolan eta Santutxukoan ibilia da, plazan zein Gipuzkoako Txapelketan kantatua. Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteko kidea da.[1]
Umoregilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017. urtean umorearen aldeko apustua egin eta Mirarikeriak bakarrizketarekin egin zuen salto oholtzara. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Idoia Torregarairekin batera, LANKU ekoizpen-etxearekin. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[2][3] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[4][5]
Luze edo Motz umorezko ikuskizun berri bat sortu zuen 2020an Idoia Torregarairekin. Feminismoa eta euskara dira haien lanaren ardatzak. Umoretik hitz egiten dute hilekoaz, emakumeen masturbazioaz eta menopausiaz.[6][7] Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.[8][9]
Kontrazala bakarrizketa aurkeztu zuen 2022ko Liburu Azokan eta Donostiako Gipuzkoa Plazan. Umorez irakurle gisa sortzen diren pentsamenduei buruz zen elkarrizketa: Irakurleok idazleak nola imajinatzen ditugun, urtean bitan bakarrik erosten omen ditugu liburuak: Liburuaren Egunean eta Durangoko Azokan. [10]
2023an beste bi urrats egin zituen Idoia Torregarairekin batera: Harpa Jotzen podcast-a ireki zuten EITBn,[11][12] eta ZTANDAP binakako bakarrizketa plazaratu. Bakarrizketa horietan generoa hartzen dute umoregai, eta eguneroko gaiak lehertzen saiatzen dira betaurreko moreak jantzita. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, elkarbizitza ... dituzte hizpide horretarako, besterik beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin araziz "eztandarazi", lehertu nahi dituzte bazterrak.[13][14]
Gidoigilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Telebistako hainbat saiotan lan egiten du gidoigile gisa, besteak beste hauetan:
- Txoriene[15][16]
- Barre libreak[5]
- Egunak egin du saioan Xegun Altolagirre koordinatu zituen gidoilarien artean hauek egon ziren: Mirari Martiarena, Aintzane Usandizaga, Iñigo Dierez, Beñat Iturbe eta Hasier Larrea.[17]
- Hitzetik Hortzera programan 2022ko denboralditik. Horretan aurkezlea ere bada.[1][18]
Kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzun Irratian hasi zen kazetari-lanean, geroago Udako Euskal Unibertsitatearen komunikazio-bulegoan. Info7,[19] Zebrabidea irratsaioan, Ttipi-Ttapa aldizkarian, Gaztesareak duen Irauli Uhinak irratsaioan[20] eta Erran.eus atarian ere aritu da. Ohiko kolaboratzailea izaten da Euskadi Irratian (udako Blai! saioan, Dida...)[21], Berria egunkarian[22] eta Gaur8 astekarian.[23]
EITBko Hitzetik Hortzera programaren aurkezlea da 2023ko denboraldian, Eider Perezi lekukoa hartuta.[24][25]
Herritar aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[26]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Mirari Martiarena Hitzetik Hortzerako aurkezle berria» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ a b Arguiñano, Joseba. (2020-09-30). «Umorea ez da unibertsala, leku batean grazia egiten duenak min eman dezake bestean Joseba Arguiñano sukalerrian.» EITB Euskal Irrati Telebista (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
- ↑ Biba Zuek. (2020/11/25). «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista (Euskal Telebista) (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
- ↑ 20191120 Mirari Martiarena. (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
- ↑ «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ Donostia Kultura. (2022). «Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ Mujika Telleria, Miren. ««Hasieran hotz egongo dena berotu nahi dut, pixkanaka»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
- ↑ «Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Harpa Jotzen. EITB podkast.HirudamatxEITBPodkast | Harpa Jotzen» EITB 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- ↑ «Martiarena eta Torregarai 'Harpa jotzen' ibiliko dira podcast batean» Berria 2023-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- ↑ «Estreinaldia Altzon: ZTANDAP -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Iantzi, Maider. (2023-12-14). «Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, ikuskizun berria eta betiko ilusioa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ «Txoriene saioko atal guztiak osorik | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Egunak egin du' eta 'Ahotsak' saioak, bihartik aurrera ETB1en» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «Mirari Martiarenak aurkeztuko du 'Hitzetik hortzera' saioa» Berria 2023-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- ↑ «Mirari Martiarena | Topaldia» topaldia.topagunea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Mirari Martiarena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ «Mirari Martiarena erotiko etorri zaigu, kontuz!» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ Martiarena Iraola, Mirari. (2021). «Mirari Martiarena Iraola» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
- ↑ Martiarena Iraola, Mirari. (202-03-20). «Hamabost urte» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
- ↑ «Hemen da Hitzetik Hortzera, Mirari Martiarenak aurkeztuta» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ Mujika Telleria, Beñat. (2023-10-01). ««Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pakian donai, pakian utzi Hamaika Telebista, (2018-03-16)
- Mirari Martiarena Linked-in sare-sozial profesionalean
- «Mirari Martiarena Iraola» Berria-ko kolaboratzailea
- Harpa Jotzen EITBko podcast-a. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Elkarrizketa: Hasieran hotz egongo dena berotu nahi dut, pixkanaka Berria, 2022.04.21