Edukira joan

Ignacio Baleztena Azkarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau idazle eta politikari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Ignacio Baleztena Azkarate

Bizitza
JaiotzaIruñea1887ko apirilaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1972ko irailaren 2a (85 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, abokatua, kantugilea eta requeté soldier (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Ignacio Baleztena Azkarate (Iruñea, 1887ko apirilaren 2a - Iruñea, 1972ko irailaren 2a) nafar abokatu, idazle eta politikari karlista izan zen. Iruñeko Baleztena etxean bizi izan zen.

Deustuko eta Salamancako Unibertsitateetan zuzenbidea ikasi zuen. Gazte-gaztetik politikari ekin zion, eta 1918an Iruñeko zinegotzi hautatu zuten. 1922an estreinaturiko Amaiurko oroitarriaren harira, haren aldeko jarrera hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lizarrako estatutuaren alde egin zuen. Espainiako Gerra Zibilean, errekete boluntarioa izan zen, eta Emilio Molari lagundu zion.

Guda ondoren Nafarroako Museoko zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako kidea izan zen. El Pensamiento Navarro eta Diario de Navarra egunkarientzako ere lan egin zuen, Premin de Iruña eta Tiburcio de Orkabio ezizenak erabiliz. Joshe Miguel eta Radica astekari karlistak zuzendu zituen[1]. Sanferminak ere bultzatu zituen: Uno de enero, dos de febrero... abestiaren egilea izateaz gain, Riau-riaua sustatu eta Muthiko Alaiak peña sortu zuen.

  • De cómo Kilikizarra murió y estiró la garra
  • Cirilo por San Fermín pasó aventuras sin fin
  • Abundio te la cedo
  • El submarino de Dositeo
  • Bromas de Cupido

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]