Irlandar Errepublika
Itxura
Irlandar Errepublika irlanderaz: Poblacht na hÉireann ingelesez: Irish Republic | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1919ko urtarrilaren 21a – 1922ko abenduaren 6a | |||||||
Erresuma Batuarekin gatazkan | |||||||
| |||||||
Irlandar Errepublikak erreklamatutako lurraldea. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Dublin | ||||||
Historia | |||||||
|
Irlandar Errepublika, irlanderaz: Poblacht na hÉireann edo Saorstát Éireann eta ingelesez: Irish Republic, 1919ko urtarrilaren 21ean Erresuma Batutik independentzia aldarrikatutako estatu iraultzaile bat izan zen. Aurrez, 1916ko Pazko Matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena burutu zen, baina 1919. urterarte ez zen ezarri.
Estatu honek Irlandako uharte osoaren eskumena beregan aldarrikatu zuen, baina 1920rako bere kontrol funtzionala 32 konderrietatik 21era mugatzen zen, eta Britainiar Armadak uhartearen ekialde eta iparraldean nahiz Dublin, Cork eta udalerri nagusienetan presentzia mantzentzen zuen.