Jean-François Cerquand
Jean-François Cerquand | |||
---|---|---|---|
(1888) | |||
1882 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Épinal, 1816ko martxoaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Monclar (Avignon) (en) , 1888ko maiatzaren 12a (72 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Université de Strasbourg. Faculté des lettres (en) Doktoretza | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mythographer (en) eta inspecteur d'académie (en) | ||
Kidetza | Académie de Vaucluse (en) Greek Study Association (en) | ||
Jean-François Cerquand (Épinal, 1816ko martxoaren 21a - 1888ko maiatzaren 13a) frantziar erudito eta idazlea izan zen, historian, mitologian eta etnografian aditua, eta azken alor honetan Euskal Herrian bilketa inportantea egiteagatik ezaguna, ipuin herrikoien bilketaren bitartez.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketa klasikoetara bideratu zuen bere formakuntza Cerquandek. 1853an, Letretako doktoretza tesia aurkeztu zuen, eta doktoretza lortu harekin: De l'hospitalité grecque aux temps héroïques, Greziako abegikortasunetik garai heroikoetara.[1]
Baina irakaskuntzaren alorretik administrazioko karrerara zuzendu zen. Hurrenez hurren, zentsorea da Saint-Étiennen, gero akademia-ikuskatzailea Mâconen 1862an, Perpinyan 1866an, Nizan 1868an, Amiensen, Pauen 1872an, eta azkenik Avignonen 1876an.
Jean-François Cerquand Cannesko Elkarte Zientifiko eta Literarioko kide ere izan zen, baita Frantziako Ikasketa Grekoen Sustapenerako elkartekoa ere.[2] 1878an erretiratu zen, administrazioko lanetik, baina ikerketa lanekin jarraitu zuen. Avignonen Vaucluseko Akademia sortu zuen, zeinaren lehen lehendakaria bihurtu zen 1882an. L'imagerie et la littérature en Comtat-Venaissin (1600-1830) ikerketa argitaratu zuen 1883an.
Egonaldi administratibo horien artean, Pauen akademiako inspektorea zela 1872an, Euskal Herria deskubritu zuen. Euskarzko ahozko ohituren, eta kultura asoziatuaren, arrasto idatzirik ez zegoela ohartu, zen, eta , Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleei bertoko kondairak biltzea eskatzen zien. Aurkitu ahal izan zituen arrastoak dira “forma bikaineko erran zaharrak” eta “kantu eskasak” zirela iritzita, argitaratzeari ekin zion- eta 1874 eta 1883 artean "Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts" aldizkariaren lau aletan argitaratu zituen, Légendes et récits populaires du Pays basque recueillis principalement dans les provinces de Soule et de Basse Navarre (1874-1883) izenburuarkein.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Questiones de Sapientibus VII elucidatas Facultati litter. Argentoratensi offerebat J.-F. Cerquand, 1853
- Les Charités (1863)
- Études de mythologie grecque : Ulysse et Circé ; les Sirènes (1873)
- Trois inscriptions vauclusiennes recueillies et publiées par J.-F. Cerquand (1879)
- Légendes et récits populaires du Pays basque recueillis principalement dans les provinces de Soule et de Basse Navarre (1874-1883) (Aubéron, 2006)
- Taranis Lithobole, étude de mythologie celtique (1881)
- Taranus ? ou Taranis ? (1882) - Honako hau, aurrekoa bezala, Taranis jainko zeltiko/galiarraren ingurukoa, gogoko izan zuen gai bat.
- L'imagerie et la littérature en Comtat-Venaissin (1600-1830) (1883)
- Copia, étude de mythologie romaine (1884)
- Taranis et Thor adversaires du Serpent, étude de mythologie celtique (1885)
Euskal Herriko ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cerquandek heldu zion XVIII. mendetik Europan garatu zen joera intelektual bati: literatura herrikoiaren eta ahozkoaren ipuinak biltzekoa, zeina hazi zen batez ere Grimm anaiek Alemanian egindako ahaleginetik. XIX. mendean Cerquand, Julien Vinson eta Wentworth Webster izan ziren euskal ipuin biltzaile nagusiak, joera horren barruan.[4] Horregatik, Euskal Herriko okuspegitik, lan hori da interesik handiena sortzen duena Cerrquanden bibliografian: Légendes et récits populaires du Pays basque recueillis principalement dans les provinces de Soule et de Basse Navarre (1874-1883). Cerquand-ek emaitzak lehenik Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Pau aldizkarian agertzen ditu, lau artikuluren bidez, 1874an, 1875an, 1876an eta 1881an. Lehen bi artikulak aparte agertuko dira ere 1875an eta 1876an.
Euskarazko bertsioan ezagunak dira ipuin hauek Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak argitalpenagatik. Cerquanden lanaren hedapenerako oztopo izan zen euskaraz haren ortografia eta transkripzio zaila. Anuntxi Aranaren transkripzio egokituarekin, 1986an argitaratu zen liburua euskaraz lehen aldiz, eta 2017an berrargitaratu zuen Gatuzain argitaletxeak.[5] Hala ere, Cerquandek transkripzio zehatzak egiten ahalegintzeko eskatu izan zien bere kolaboratzaileei: “Gomendatu diet nire kolaboratzaileei kontakizunak transkribatzea katiximako erantzuna edo matematika definizio bat erreproduzitzen jarriko zuten fideltasun berdinarekin, eta, hain zuzen ere, arraroenak iruditzen zitzaizkien ideiak, gertaerak eta hitzak artoski zaintzeko. Ezer gehitzea debekatu diet, dotoretasun eta argitasunaren aitzakiarekin ezer aldatzea.”[6]
Ipuin bakoitzarentzat euskarazko jatorrizko testua, frantsesezko itzulpena, kontatzailearen eta biltzailearen izen eta jatorriak bildun zituen Cerquandek. Edukiari dagokionez, bilketa lan honetan alegiak, parabolak, ipuin irringarriak eta miresgarriak ageri dira, kondaira mitikoak, eta euskal mitologiako pertsonaia ospetsuak ere bai : Euli langileak (Prakagorrriak), Laminak, Basajauna, Tartaroa, Herensugea... Mintzo diren animalien parabolak ere badira, deabruen agerpen, akelarre eta sorginak, eta historikoak deitu ditzakegun pertsonaiak ere agertzen dira, baina mitoan eta erlijioan nahasturik: Arrolan (Errolan) eta Sanson, Jesus eta Jondoni Petri.
Bere ikerketetan, Cerquandek bilatu zuen beti ipuin eta kondairean atzean zinez Euskal Herritik heldu zena eta kanpotik sartu zena. Beste kulturekiko paraleloak batzuetan gardenak dira. Perraulten ipuinak ezagunak ziren Ipar Euskal Herrian, Cerquandek ziurtatu ahal izan zuenez. Eliza katolikoaren mitoak ere moldatuak aurkitu zituen, beste kultura batzuetan bezala, eta ipuin forma batzuk Europa osoan molde berean aurkitzen zirela ere ikusi zuen. Alde horretatik herrialde eskandinaviar eta germaniarretan esperientzietan oinarriturik lan egin zuen Cerquandek.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cerquand, Jean-François. (1853). [https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb30212696x.public De l'Hospitalité grecque aux temps héroïques, thèse pour le doctorat, soumise à la Faculté des lettres de Strasbourg, par J.-F. Cerquand,.... ] impr. de Vve de Mongeot (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ Association pour l'encouragement des études grecques en France, Paris. (1867). Annuaire. Paris (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ «Légendes et récits populaires du Pays basque» Bilketa, Euskal Funtsen Ataria (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
- ↑ Berhokoirigoin, Jenofa. (2019-01-20). «Maialen Moreno: "XVI. mendean jasotako istorio batzuk nik orain jaso ditut ahoz eta euskaraz "» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ Cerquand, Jean François (1816-1888). (2017). Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak / Jean François Cerquand; Anuntxi Aranaren transkripzioa. : Gatuzain ISBN 978-2-913842-73-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ a b Euskal funtsen ataria, Bilketa. «Légendes et récits populaires du Pays basque» Bilketa (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 (W. Webster, J.-F. Cerquand, J. Barbier, R. M. de Azkue). Natalia Mikhaïlovna Zaïka, 2011.
- Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak (Euskarazko bertsio originalak, Gatuzain, 2017)