John Bardeen
Itxura
John Bardeen (Madison, Wisconsin, AEB, 1908ko maiatzaren 23a - Boston, Massachusetts, AEB, 1991ko urtarrilaren 30a) estatubatuar fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wisconsingo eta Princetongo unibertsitateetan ikasi zuen. 1945-1951 urteetan fisikari-ikertzaile gisa lan egin zuen Bell Telefono Laborategietan, eta germaniozko transistorea asmatu zuen taldeko kidea izan zen. 1956an Fisikako Nobel Saria eman zioten asmakizun horrengatik. 1951n Illinoisko Unibertsitatean sartu zen. 1972an berriro ere, Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, supereroankortasuna azaltzen zuen teoria bat garatzeagatik. Espezialitate berean bi Nobel Sari irabazi dituen lehen zientzialaria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]