Josefa Ignacia Albisu
Josefa Ignacia Albisu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lazkao, 1859ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1950eko otsailaren 4a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Joxpinixi |
Josefa Ignacia Albisu Aranburu "Joxpinaxi" eta "Pelotari" izenez ezaguna (Lazkao, Gipuzkoa, 1859ko martxoaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1950eko otsailaren 4a) gipuzkoar emakumezko pilotaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albisuren bizitzaren inguruko datu gutxi ezagutzen dira.
Ezkongabea zen. Gaztetan tifus gaitza izan zuen eta honen ondorioz hortzak eta ilea galdu zituen[2]. Emakume ederra zela aipatzen dute garaiko kronikek.
1931ko azarotik Donostiako Erruki etxean bizi izan zen eta bertan bizi izan zen hil arte[3].
Pilotari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1885ko martxoaren 8an, Lazkaoko pilotalekuan bi partidu jokatu zituen bi gizonezkoren aurka[4]. 2.500 pertsonatik gora elkatu ziren partida hauek ikustera[2]. Jokoan urrezko ontza bat zegoen, eta Albisuren aitak, Jose Joaquin Albisu Arresek, behi bat ere jokatu nahi izan zuen bere alabaren alde[5].
Perkalezko soinekoa eta material bereko txaleko batekin, buruan zapi ilun bat, alpargatak eta galtzerdi zuriak jantzita jokatu zuen partida[2].
Goizean jokatu zuen lehen partida, 28 urteko gizonezko baten aurka. 11 - 30 tantoko emaitzarekin irabazi zuen[6] 20 minututan.
Arratsaldean, bigarren partida jokatu zuen, Frantziako Estatukoa zen gizonezko baten aurka. Hau ere Albisuk irabazi zuen.
Lazkaon irabazitako bi partiden ondoren "Pelotari" ezizenaren jabe egin zen[3].
Hurrengo partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1885eko martxoaren 9an beste partida bat jokatu zuen Frantziako Estatukoa zen gizonezko baten aurka Tolosako pilotalekuan [7]. Partida honetan irabazle izango zenaren aurka, Idiazabalgo beste emakumezko batek apustua egin zuen[2].
1885eko maiatzean 25ean, Abandoko pilotalekuan[8] jokatu zuen.
Baliteke Ordiziako pilotalekuan ere beste partida bat jokatu izana[7].
Aitzindaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partida haiek oihartzun handia izan zuten, eta hainbat kronika eta iritzi artikulu idatzi ziren pilota partidu hauen inguruan eta emakumezkoek gizarten izan behar zuten paperaren inguruan; eta baita zuzenean Albisu iraintzen zutenak ere[7].
Emakumezkoen pilota munduan aitzindaria izan zen.[9] Haren ondotik, beste emakumezko batzuk ere hasi ziren pilotan jendaurrean apustuak egin eta jolasten.
1896an El Pelotari aldizkariak bi emakumeen arteko pilota-partida baten berri eman zuen: “Abandoko pilotalekuan, igandean, bi neskatxa abandotar ederrek pilota-partida bat jokatu zuten…”. Eta, 1897an, egunkariek emakume pilotarien ikuskizunen berri eman zuten, Valentziako Jai-Alai eta Bartzelonako Condal pilotalekuetan izandako partidez[10].
Herri oroimenean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramos Azkaratek " Lazkauko Plazan" izeneko bertso sorta idatzi zuen Albisuk jokatutako partiden inguruan[11].
Pintura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]R. Gorrotxategi margolariak "Joxpinixi" izeneko oleo margolana margotu zuen[3]. Bertan, Albisu Lazkaoko pilotalekuan irudikatzen da.
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1938. urtean erraketistek omenaldia eskaini zioten Donostiako Groseko pilotalekuan[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/josefa-ignacia-albisu-aranburu-joxpinaxi-pilotaria-jaio-zen-lazkaon
- ↑ a b c d La Voz de Guipuzcoa 1885/03/10, 3 or..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) saezalbi. (2016-05-17). «LAZKAO 1982ko Aldizkaria» saezalbi (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ Crónica de Cataluña 1885/03/13, 2 or..
- ↑ Crónica de Cataluña 1885/02/04, 3 or..
- ↑ La Época 1885/03/15, 2 or..
- ↑ a b c «Biblioteca Virtual de Prensa Histórica > Calendario» prensahistorica.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ Lau-buru : diario de pamplona: Año IV Número 990 - 1885 mayo 21. , 2 or..
- ↑ «Josefa Albisu, izen eta abizena izan zuen lehenengo banakako eskularia» andra.eus 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
- ↑ Emakumea eta euskal pilota = Mujer y pelota vasca : [Euskal Herria Museoa, 22-10-13, 20-4-14. ] Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia imp. 2013 ISBN 978-84-7752-532-5. PMC 870140308. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ «Ramos Azkarate: Galtzaundi eta beste bertso asko» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).