Juan Luis Moraza
Juan Luis Moraza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1960ko ekainaren 22a (64 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta conceptual artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Vigoko Unibertsitatea |
Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960ko ekainaren 22a) euskal herritar eskultore eta arte irakaslea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994an Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, 1990ean Banestoren eta hurrengo urtean Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministerioaren bekak lortu zituen.[2]
Txomin Badiola, Angel Bados eta Marisa Fernández eskultoreekin batera CVA elkartea (1980-1985) sortu zuen, Jorge Oteiza maisua izanik.
Egun Vigoko Unibertsitatean da irakaslea baina lehen EHUn Cuencako Arte Ederretako Fakultatean, Marseilleko École d´Arten, Tiranako Unibertsitetan, Buenos Airesko Unibertsitatean edo Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean eman ditu klaseak.
Arteari buruz ere zenbait liburu idatzi ditu:
- "Laboratorio de papeles", 2006;
- "MA (non É) DONNA. Imágenes de creación, procreación y anticoncepción", 1993;
- "Seis sexos de la diferencia", 1990.
Erakustaldi asko ere egin ditu, nagusienak Sevillako Expo92an eta 1994ko Sao Paulo eta 2001eko Veneziako bienaletan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |