Kaukaso (mendikatea)
Kaukaso (mendikatea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Elbrus |
Garaiera | 5.642 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 160 km |
Azalera | 477.165 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°30′N 45°00′E / 42.5°N 45°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Kaukaso[1] Eurasiako mendi sistema da, Asiaren eta Europaren artean kokatua, Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz 1.200 kilometroz luzatzen dena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaukaso Europa edo Asiakoa den eztabaidan dago. Geologikoki, Eurasiaren erdian dago. Historikoki, greziarrentzat Bosforo itsasartea eta Kaukaso ziren Europaren mugak. Erdi Aroan, berriz, Bosforon eta Don ibaian kokatu zituzten. Philip Johan von Strahlenbergek 1730ean Errusiarako egindako ikerketan mendikatea Asian kokatu zuen. Politikoki, Europa eta Asiaren arteko muga, Europako Errusia eta Georgia eta Asiako Armenia eta Azerbaijanen artekoa da, zehatzago, Kura eta Kvirila ibaiek eratzen dutena.
Kaukaso sistema bi zatitan banaturik dago:
- Kaukaso Handia. 1.200 kilometroko mendikate zuzena da, Itsaso Beltzaren ipar-ekialdeko bazterrean dagoen Sotxi hiritik Kaspiar itsasoaren kostaldean dagoen Bakuraino luzatzen dena.
- Kaukaso Txikia. 1.125 kilometroko mendikatea da, aurrekoaren paraleloa, 100 kilometro hegoalderago kokatua. Bien arteak Likhi mendikatea dago, Kolkida sakonunetik Kura sakonunera doana.
Gailur gehienak 2.000 metrotik gorakoak dira, eta Elbrus da garaiena (5.642 metro). Dykhtau (5.203 metro), Xkhara (5.201 metro) eta Kazbek (5.047 metro) dira beste gailur nagusiak. Kaukaso Handiak 2.000 inguru glaziar ditu. Ibai nagusiak Rioni, Kura eta Aragvi dira. Mendi maldak basoz estaliak daude.
Mendirik garaienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Kaukasoko mendirik altuenak.
Izena | Altuera (m) | Gailurra (m) | Herrialdea |
---|---|---|---|
Elbrus | 5.642 | 4.741 | Errusia |
Dykhtau | 5.205 | 2.002 | Errusia |
Xkhara | 5.201 | 1.365 | Georgia/Errusia |
Koshtan Tau | 5.152 | 822 | Errusia |
Janga | 5.059 | 300 | Errusia/Georgia |
Kazbek | 5.047 | 2,353 | Georgia/Errusia |
Pushkinn | 5.033 | 110 | Errusia/Georgia |
Katyn Tau | 4.979 | 240 | Errusia/Georgia |
Xota Rustaveli gailurra | 4.860 | 50 | Georgia/Errusia |
Tetnuld | 4.858 | 672 | Georgia |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberastasun iturriak, ibaietako elektrizitate indarraz gainera, zura, ehiza eta meatzeak (burdina, ikatza, beruna, zinka, kobrea, molibdenoa eta manganesoa) dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) NASAren eskualdeko argazkiak, visibleearth.nasa.gov
- (Ingelesez) Eskualdeko mendirik altuenak, peakbagger.com