Kirkuk
Kirkuk / Kerkûk كركوك Kerkük کەرکووک | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irak |
Probintzia | Kirkukeko probintzia |
Izen ofiziala | Kerkûk |
Jatorrizko izena | كركوك Kerkük کەرکووک |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°28′N 44°24′E / 35.47°N 44.4°E |
Altuera | 350 m |
Demografia | |
Biztanleria | 975.000 (2011) 124.213 (2009) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 eta UTC+04:00 |
Kirkuk edo Kerkûk[1] (arabieraz: كركوك, Karkūk, kurdueraz: Kerkûk/کهرکووک, asirieraz: ܟܪܟ ܣܠܘܟ Karḵ Sluḵ, turkieraz: Kerkük) hego Kurdistan edo Irakiar Kurdistango hiria da, At Ta'mim probintziako hiriburua. Alderdi kurdu nazionalistek hiriburutzat errebindikatzen dute betidanik. Hirian gizarte talde desberdinak aurki ditzakegu: kurduak, arabiarrak, turkmenoak eta asiriarrak. 80ko hamarkada arte, dirudienez kurduak populazioaren erdia osatzen zute, Saddam Husseinen gobernuak garbiketa etniko bat martxan jarri zuen (Anfal kanpaina), turkmeno, asiriar eta batez ere kurduengan zentratu zena, hiritik kanporatuak izan zirelarik. Hego aldeko famili arabiarrez bete ahal izateko. 2003 ondoren kanporatuak itzultzen hasi ziren, kasu batzuetan aurretik egondako garbiketa etnikoa alderantziz bultzatuaz.
Gaur egun talde desberdinen arteko erlazioa txartzen ari dira, kurduak beraiek menperatzen duten eremuan sartu nahi dutelarik eta arabiarrak eta turkmenoak honen aurka etengabe borrokatuaz. Turkiak betidanik erdian sartu da, turkmenoekin duen antzekotasun etnikoaz baliatuz. Ingurua petrolioan aberatsa dela ahaztu gabe.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Kirkuk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.8 | 15.7 | 20.1 | 26.3 | 33.7 | 39.8 | 43.2 | 42.8 | 38.7 | 31.4 | 22.6 | 15.8 | 28.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.5 | 5.7 | 9.0 | 13.8 | 19.6 | 24.5 | 27.5 | 27.1 | 23.2 | 18.1 | 11.2 | 6.3 | 15.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 68.3 | 66.7 | 57.3 | 44.1 | 13.4 | 0.1 | 0.2 | 0.0 | 0.7 | 12.4 | 39.1 | 59.0 | 361.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 11 | 11 | 9 | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 | 7 | 10 | 69 |
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [2] |
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ World Meteorological Organisation. World Weather Information Service – Kirkuk. .