Klemente VII.a
Klemente VII.a[1] (latinez: Clemens VII; Florentzia, 1478ko maiatzaren 26a - Erroma, 1534ko irailaren 25a), sortzez Giulio Medici, Eliza Katolikoaren 219. aita santua izan zen 1523 eta 1534 urteen bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medicitarren familiakoa zen; aita Juliano Medici izan zuen. Ezin izan zituen bere karguko arazoak konpondu; Karlos I.a Espainiakoaren eta Frantzisko I.a Frantziakoaren aldean, behin baten alde eta bestean bestearen alde ibili zen; Italiako estatuen kontrola zuen helburua. Ez zuen asmatu luteranismoaren eta kalbinismoaren garrantzia neurtzen, eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren dibortzio arazoak konpondu ez zituelako, eratu zen anglikanismoa. Artean, berriz, Cellini, Rafael eta Michelangeloren babesle izan zen. Hiltzaile berdeak jateagatik hil zen.
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guillaume d’Estouteville kardinala
- Sisto IV.a aita santua (1471)
- Julio II.a aita santua (1481)
- Raffaele Riario kardinala (1504)
- Leon X.a aita santua (1513)
- Klemente VII.a aita santua[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
- ↑ (Ingelesez) «Pope Clement VII (Giulio de’ Medici)» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente VII.a |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |