Uztailaren 5
Itxura
Uztailaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita seigarren eguna da, 187.a bisurteetan. 179 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1521 – Nafarroako konkistaren testuinguruan, gaztelarrek Iruñea hartu zuten.
- 1975 – ETAk, Carlos Arginberri Elorriaga autobus gidaria erail zuen Deban.
- 1978 – ETAk, Domingo Merino Arevalo zibila erail zuen Zarautzen.
- 1997 – Santutxu, Basarrate eta Boluetako Metro Bilbaoren geltokiak zabaldu ziren.
- 2006 – Iberdrola Gamesa enpresaren akziodun nagusia bilakatu zen, akzioen %11 erosi eta gero.
- 2010 – Bizkaiko Zornotza udalerrian Auzobusa autobus garraio publikoa martxan jarri zen.
- 2023 – Bizkaiko Batzar Nagusiek Elixabete Etxanobe hautatzen dute ahaldun nagusi, historiako lehen emakumea kargu horretan. Euskal lurralderen bateko diputatu nagusi izendatua den bigarren emakumea, astebete lehenago Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusi bilakatu baitzen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1809 – Napoleonek Pio VII.a aita santua bahitzea agindu zuen, eta aita santua Frantziara eraman zuten.
- 1811 – Simon Bolivarrek eta Fernando de Mirandak Venezuelaren independentzia aldarrikatu zuten.
- 1830 – Frantziak Aljer hartu zuen.
- 1962 – Aljeria Frantziatik independizatu zen.
- 1975 – Cabo Verde Portugaldik independizatu zen.
- 2006 – Ipar Koreak bost misil jaurtiki zituen Japoniako itsasoan. Nazioartean iskanbila handia sortu zuen.
- 2010 – Komorowski liberalak Poloniako presidentetza hauteskundeak irabazi zituen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Jean Pier Mendiburuk bere lehenengo txapela jantzi zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1985 – The Emerald Forest ("Ohian Esmeralda") filma estreinatu zen, John Boormanek zuzendu zuelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1687 – Isaac Newton ingeles fisikariak Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica ("Naturaren Filosofiaren Oinarri Matematikoak") idazlana argitaratu zuen, zientziaren historiako inflexio une bat adieraziz, askorentzat inoiz argitaratua izan den zientzilan nabarmenenatzat jo ohi delarik.
- 1996 – Dolly ardia jaio zen, klonazioaren bidez sortutako lehendabiziko ugaztuna izanda. 2003an hil zen.
- 2016 – Juno espazio zunda Jupiterren orbitara iritsi zen 20 hilabetez planeta erraldoiaren misterioak ikertu eta argitzeko helburuarekin.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1806 – Frantzisko Ignazio Lardizabal, euskal idazlea eta Zaldibiako erretorea (h. 1855).
- 1846 – Zoel García de Galdeano, euskal herritar matematikaria (h. 1924).
- 1869 – Jose Migel Iturriotz, gipuzkoar pilotaria eta Beasaingo alkatea (h. 1924).
- 1873 – Agustin Irigarai Apat, nafar idazlea (h. 1942).
- 1885 – Miguel de los Santos Díaz, nafar apaiz eta gotzaina (h. 1949).
- 1886 – Evaristo Bozas, gipuzkoar kazetaria eta gaztelerazko idazlea (h. 1929).
- 1890 – Juan Gisasola, Begoñés I.a, bizkaitar pilotaria (h. 1958).
- 1893 – Juan Garbizu, Zubigar, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1930).
- 1894 – Pierre de Vizcaya, euskal herritar automobil-gidari profesionala Alsazian (h. 1933).
- 1898 – Luis Migel Zulategi, nafar idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista (h. 1970).
- 1915 – Frantzisko Zalakain, euskal idazle eta burkide komunista (h. 1971).
- 1920 – Miguel Gaintza, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
- 1921 – Carmen Adarraga, gipuzkoar saskibaloilari, eskubaloilari eta belar-hockeylaria (h. 2004).
- 1931 – Miel Sasieta, gipuzkoar arkeologoa (h. 2019).
- 1935 – Jean Louis Davant, zuberoar idazlea eta Euskaltzain urgazle eta osoa.
- 1936 – Juan Olabarri, bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua (h. 2018).
- 1948 –
- Antxon Bandres, tolosar mediku, politikari eta mendizalea (h. 2011).
- Jesús María Rodríguez Orrantia, bizkaitar politikaria.
- 1957 – Javier Berasaluze Bajo, Gasteizen bizi den gipuzkoar argazkilaria, Madrilen.
- 1961 – Iker Diaz, bizkaitar aktorea.
- 1964 – Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.
- 1965 – Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko bizkaitar irakaslea.
- 1966 – Juan Moscoso del Prado, nafar politikaria.
- 1977 –
- Jorge García Castaño, espainiar politikaria, Donostian.
- Arantzazu Martínez, arabar margolaria.
- Cristina Pardo, nafar kazetaria.
- 1978 – Rob Linde, Baionan bizi den hegoafrikar errugbilari ohia.
- 1982 – Alain Arroyo, bizkaitar futbolaria.
- 1984 – Aimar Sagastibeltza, nafar futbolaria.
- 1986 – Miren Meabe Carro, arabar fisioterapeuta, abeltzaina eta Kuartangoko alkatea.
- 1988 – Xabier Garalde, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Daniel Vivian, arabar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 465 – Ahkal Moʼ Nahb I, Palenqueko erregea. (h. 524)
- 1500 – Paris Bordone, italiar pizkundeko margolaria (h. 1571).
- 1522 – Margarita Parmakoa, Parmako dukesa ezkontidea, Herbehereetako gobernaria (h. 1586).
- 1549 – Francesco Maria Del Monte, italiar kardinal eta diplomatikoa (h. 1627).
- 1675 – Mary Walcott, Salemen sorgin-epaiketetan lekukoa.
- 1709 – Etienne de Xiloeta, frantziar politikaria (h. 1767).
- 1717 – Petri III.a Portugalgoa, Portugalgo erregekidea (h. 1786).
- 1755 – Sarah Siddons, galestar aktorea (h. 1831).
- 1761 – Louis-Léopold Boilly, frantziar margolaria (h. 1845).
- 1784 – Leopoldo Nobili, italiar fisikaria (h. 1835).
- 1795 – Benjamin Morrell, estatubatuar itsasgizon eta esploratzailea.
- 1802 – Pavel Nakhimov, errusiar almirantea (h. 1855).
- 1803 – George Borrow, ingeles idazle, bidaiari eta filologoa (h. 1881).
- 1805 –
- Robert FitzRoy, Royal Navyko ofizial ingelesa eta zientzialaria, eguraldiaren iragarpenetan aitzindaria (h. 1865).
- Victor de Tornaco, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1875).
- 1810 – P. T. Barnum, estatubatuar enpresaburua eta zirkuko interpretea (h. 1891).
- 1820 – William John Macquorn Rankine, eskoziar fisikaria (h. 1872).
- 1841 – Mary Arthur McElroy, AEBetako lehen dama (h. 1917).
- 1853 –
- Tivadar Csontváry Kosztka, hungariar margolaria (h. 1919).
- Cecil Rhodes, britainiar enpresaburua (h. 1902).
- 1857 – Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1933).
- 1871 – Claus Schilling, Dachau kontzentrazio esparruan presoekin esperimentuak egin zituen alemaniar medikua (h. 1946).
- 1872 – Édouard Herriot, Frantziako lehen ministroa (h. 1957).
- 1877 - Manuela Barreiro, galiziar farmazialaria, Santiago de Compostelako Unibertsitatean lizentziatu zen lehen emakumea (h. 1953).
- 1879 – Wanda Landowska, poloniar-estatubatuar klabe-jotzailea (h. 1959).
- 1885 –
- Blas Infante, andaluziar politikaria, andaluziar aberriko aitatzat hartzen da (h. 1936).
- André Lhote, frantziar margolari kubista (h. 1962).
- 1886 –
- Willem Drees, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1988).
- Felix Timmermans, flandriar eleberrigilea (h. 1947).
- 1888 – Herbert Spencer Gasser, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1963).
- 1889 – Jean Cocteau, frantziar idazlea, diseinugilea, antzerkigilea, eta zinemagilea (h. 1963).
- 1891 – John Howard Northrop, estatubatuar biokimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- 1893 – Giuseppe Caselli, italiar margolaria (h. 1976).
- 1894 – Margarita Nelken, espainiar feminista, margolaria eta literatura eta arte-kritikako artikuluen egilea (h. 1968).
- 1898 – Robert Lacoste, frantziar sindikalista eta politikaria (h. 1989).
- 1899 – Marcel Achard, frantziar antzerkigile, aktore eta gidoilaria (h. 1974).
- 1901 – Sergei Obraztsov, errusiar txotxongilo maisua (h. 1992).
- 1902 – Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria (h. 1985).
- 1904 – Ernst Mayr, alemaniar biologoa (h. 2005).
- 1911 –
- Ġorġ Borġ Olivier, Maltako lehen ministroa (h. 1980).
- Luis Díez del Corral, espainiar pentsalari, legelari eta idazlea (h. 1998).
- Georges Pompidou, Frantziako presidentea (h. 1974).
- 1918 – Miguel Ángel Sanz Bocos, Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua, heriotza momentuan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua (h. 2018).
- 1920 – Rafael Alonso, espainiar aktorea (h. 1998).
- 1928 – Pierre Mauroy, Frantziako lehen ministroa (h. 2013).
- 1932 – Gyula Horn, Hungariako lehen ministroa (h. 2013).
- 1934 – Yoshio Furukawa, japoniar futbolaria.
- 1935 – Hans Tilkowski, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1936 –
- Frederick Ballantyne, Saint Vincent eta Grenadinetako gobernadore orokorra (h. 2020).
- Shirley Knight, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2018).
- 1940 –
- Chuck Close, estatubatuar artista (h. 2021).
- Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (h. 2000).
- Francesco Tonucci, Frato, italiar pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilaria.
- 1941 – Barbara Frischmuth, austriar idazlea.
- 1943 – Robbie Robertson, kanadar musikaria (h. 2023).
- 1944 – Enrique Irazoqui, kataluniar aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea (h. 2020).
- 1945 – François Bourgeon, frantziar komikigilea.
- 1946 – Gerard 't Hooft, herbeheretar fisikaria, 1999ko Fisikako Nobel Saria.
- 1948 – Robert Paparemborde, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2001).
- 1950 – Maggie Kigozi, ugandar medikua, enpresa-aholkularia, hezitzailea eta kirolaria.
- 1952 – Lisa Schwarzbaum, estatubatuar zinema-, musika-, kultura-, antzerki- eta telebista-kritikaria.
- 1955 – Mia Couto, mozambikear idazlea, portugesezko literatura-egilerik ezagunenetarikoa.
- 1956 – Horacio Cartes, Paraguaiko presidentea.
- 1958 –
- Veronica Guerin, irlandar kazetaria (h. 1996).
- Bill Watterson, estatubatuar marrazkilari ohia.
- 1960 – Eduardo Chozas, espainiar txirrindulari ohia.
- 1967 – Mustafa Al-Kadhimi, Irakeko lehen ministro ohia.
- 1968 –
- Susan Wojcicki, poloniar jatorriko estatubatuar enpresaburu eta historialaria (h. 2024).
- Alex Zülle, suitzar txirrindulari ohia.
- 1974 – Márcio Amoroso, brasildar futbolari ohia.
- 1975 – Hernán Crespo, argentinar futbolari ohia.
- 1976 –
- María do Cebreiro, galiziar poeta, saiakeragilea eta Literaturaren Teorian doktorea.
- Claudia Salazar Jiménez, perutar idazlea eta unibertsitate irakaslea.
- 1979 – Amélie Mauresmo, frantziar tenislaria.
- 1981 – Laura Fernández, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- 1982 –
- Tuba Büyüküstün, turkiar aktorea.
- Raúl García de Mateos, espainiar txirrindularia.
- Philippe Gilbert, belgikar txirrindularia.
- 1984 – Marisa Ruiz Trejo, mexikar antropologoa, ikertzailea, aktibista feminista eta kazetaria.
- 1985 –
- Lucía Pérez, espainiar abeslaria.
- Megan Rapinoe, Pinoe, estatubatuar futbolaria, Olinpiar Jokoetan gol olinpiko bat sartu duen lehendabiziko pertsona.
- 1986 – Piermario Morosini, italiar futbolaria (h. 2012).
- 1987 – Alexander Kristoff, norvegiar txirrindularia.
- 1990 – Marie-Ange Casta, frantziar aktore eta modeloa.
- 1991 – Chinatsu Kira, japoniar futbolaria.
- 1994 – Rianna Jarrett, irlandar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1608 – Diego Ahedo, bizkaitar apaiza, Agrigentoko apezpikua eta Palermoko artzapezpikua, Palermon (j. 1527).
- 1772 – Arnaud-Michel Abbadia-Ürrüstoi, zuberotar notarioa eta militarra, Paris (j. 1772).
- 1896 – Léopold de Folin, frantziar ozeanografo, malakologista eta Biarritzeko itsas museoaren sorreraren aitzindaria, Biarritzen (j. 1817).
- 1908 – Basilio Lacort, nafar kazetari eta militarra (j. 1851).
- 1937 – Jose Placer Martinez de Lezea, arabar politikari eta Eusko Abertzale Ekintzako kidea, fusilatua (j. 1896).
- 1946 – Rafael Pikabea, gipuzkoar politikari jeltzalea (j. 1867).
- 1953 – Manuel Sodupe, Gelatxo I, gipuzkoar trikitilari soinu-jotzailea (j. 1888).
- 1982 – Ramón Ormazabal, gipuzkoar politikari komunista, EPK alderdiko presidentea (j. 1910).
- 1985 –
- Baldomero Barón Rada, nafar idazle, poeta eta kazetaria (j. 1890).
- Paulino Uzkudun, gipuzkoar boxeolaria, Euskal Herriko historiako boxeolaririk garrantzitsuenetakoa, Madrilen (j. 1899).
- 2007 – Paulino Garagorri, gipuzkoar filosofo eta kritikaria, Madrilen (j. 1916).
- 2008 – Gonzalo Txillida, donostiar margolaria (j. 1926).
- 2014 – Pablo de la Higuera, espainiar kazetari, idazle eta antzerkigilea, Biarritzen (j. 1931).
- 2016 – Javier Arozena, gipuzkoar margolaria (j. 1935).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 – Antonio de Nebrija, pizkundeko humanista eta gaztelaniaren gramatikaria (j. 1441).
- 1676 – Carl Gustaf Wrangel, suediar jenerala (j. 1613).
- 1793 – Alexander Roslin, suediar pintorea (j. 1718).
- 1826 –
- Louis Proust, frantziar kimikari eta farmazialaria, kimika modernoaren sortzaileetakoa (j. 1754).
- Thomas Stamford Raffles, britainiar esploratzailea eta politikaria (j. 1781).
- 1833 – Joseph-Nicéphore Niepce, frantziar fisikari eta kimikaria (j. 1765).
- 1838 – Jean Itard, Hezkuntza bereziaren eta haurraren psikiatriaren aitzindaria (j. 1774).
- 1862 –
- Étienne-Denis Pasquier, frantziar politikaria (j. 1767).
- Heinrich Georg Bronn, alemaniar geologo eta paleontologoa (j. 1800).
- 1871 – Cristina Trivulzio, Italiaren independentziaren alde egin zuen italiar aristokrata (j. 1808).
- 1906 –
- Jules Breton, frantziar margolaria (j. 1827).
- Paul Drude, alemaniar fisikaria (j. 1863).
- 1908 – Jonas Lie, norvegiar idazlea (j. 1833).
- 1911 – George Johnstone Stoney, irlandar fisikaria (j. 1826).
- 1920 – Max Klinger, alemaniar margolari, eskultore, imprimatzaile eta grabatzailea (h. 1857).
- 1927 – Albrecht Kossel, alemaniar biokimikaria, 1910eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1853).
- 1945- John Curtin, Australiako 14. lehen ministroa (j. 1885).
- 1948 – Georges Bernanos, frantziar idazlea (j. 1888).
- 1966 – George de Hevesy, hungariar erradiokimikaria, 1943ko Kimikako Nobel Saria (j. 1885).
- 1969 –
- Walter Gropius, alemaniar arkitektoa eta Bauhaus eskolako zuzendaria (j. 1883).
- Leo McCarey, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1898).
- 1972 – Raúl Leoni, Venezuelako presidentea (j. 1905).
- 1975 – Otto Skorzeny, austriar Waffen-SSko kidea (j. 1907).
- 1977 – Henry Scheffé, estatubatuar estatistikaria (j. 1907).
- 1980 – Archibald James Potter, irlandar musikagilea (j. 1918).
- 1981 – Jorge Urrutia, txiletar musikagilea eta irakaslea (j. 1903).
- 1989 – Ernesto Halffter, espainiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1905).
- 1995 – Takeo Fukuda, Japoniako lehen ministroa (j. 1905).
- 1998 – Maria Mercè Marçal, kataluniar poeta, irakasle, idazle eta itzultzailea (j. 1952).
- 1999 – C. Walton Lillehei, estatubatuar kirurgialaria, pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria (j. 1918).
- 2000 - Blanca Álvarez Mantilla, espainiar kazetaria eta irakaslea (j. 1931).
- 2002 – Katy Jurado, mexikar aktorea (j. 1924).
- 2007 – Régine Crespin, frantziar sopranoa (j. 1927).
- 2008 - Mercedes Barranco, kataluniar aktorea eta ahots-aktorea (j. 1925).
- 2011 – Cy Twombly, estatubatuar margolari, eskultore eta argizkalaria (j. 1928).
- 2014 – Pierrette Prat i Galindo, kataluniar moja klaratarra (j. 1927).
- 2015 – Yoichiro Nambu, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- 2016 – Gladys Vergara, urugauaiar astronomo eta irakaslea (j. 1928).
- 2017 –
- Pierre Henry, frantziar musikagilea (j. 1927).
- Joaquín Navarro-Valls, espainiar mediku eta kazetaria, Egoitza Santuaren bozeramailea (j. 1936).
- 2018 –
- Paulien De Groote, belgikar politikaria (j. 1973).
- Claude Lanzmann, frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea (j. 1925).
- Jean-Louis Tauran, frantziar kardinala (j. 1943).
- 2020 – Willy Holdorf, alemaniar atleta (j. 1940).
- 2021 –
- Raffaella Carrà, italiar abeslaria, dantzaria, aktorea eta telebista aurkezlea (j. 1943).
- Richard Donner, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1930).
- Vladimir Menxov, sobietar eta errusiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1939).
- 2022 – Arne Åhman, suediar atleta, jauzi hirukoitzean espezializatua (j. 1925).
- 2023 –
- Andrés Oliva, espainiar txirrindularia (j. 1948).
- Walkiria Terradura, Italiako emakume partisano antifaxista (j. 1924).
- 2024 –
- Yvonne Furneaux, britainiar-frantziar aktorea (j. 1926).
- Raphaël Géminiani, frantziar txirrindulari eta kirol zuzendaria (j. 1925).
- Vic Seixas, estatubatuar tenislaria (j. 1923).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Aitziber eta Polentze/Polentzi.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |