Kristobal Bavariakoa
Kristobal, Kristobal Bavariakoa (alemanez: Christoph von Pfalz-Neumarkt; danieraz: Christoffer af/av Bayern, norvegieraz: Christoffer af/av Bayern; suedieraz: Kristofer av Bayern; Neumarkt in der Oberpfalz, 1416ko otsailaren 26a – Helsingborg, 1448ko urtarrilaren 6a) Danimarkako erregea (1440-1448, Kristobal III.a), Suediako erregea (1441-1448) eta Norvegiako erregea (1442-1448) izan zen. Eskandinaviako hiru herrialdeetako erregea izan zen Kalmarreko Batasunean.
Joan Palatinatu-Neumarkt kondearen eta Katalina Pomeraniakoaren semea izan zen. Bere ama Erik Pomeraniakoa Eskandinaviako erregearen arreba zen.
Erik Suediako eta Norvegiako errege kargutik kendu zuten 1439an, eta Kristobal Danimarkako errege izendatu zuten 1440an, Suediako errege 1441ean eta Norvegiako errege 1442an. Hautesleen asmoa errege txotxongilo bat izatea zen, baina Kristobalek boterearen nolabaiteko kontrol pertsonala lortu zuen. Erregearen eta nobleziaren arteko oreka lortu zen, 1660ra arte iraun zuena.
Bere erregealdiaren hasieran nekazarien matxinadak zanpatzea lortu zuen. Roskildeko bizilekua erre ondoren, Danimarkako hiriburua Kopenhagera eraman zuen. 1445ean Dorotea Brandeburgokoarekin ezkondu zen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]