Edukira joan

Lamiya Aji Bashar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamiya Aji Bashar

(2017)
Bizitza
JaiotzaKocho (en) Itzuli, 1998 (25/26 urte)
Herrialdea Irak
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaYazidism (en) Itzuli

Lamiya Aji Bashar[1] edo Lamiya Aji Baxar[2][3] (arabieraz: لمياء حجي بشار‎; Kocho, Irak, 1998) giza eskubideen aldeko ekintzaile yezidia da. Sakharov Saria jaso zuen 2016an, Nadia Muradekin batera[4].

Irakeko Sinjartik gertu dagoen Kocho herrikoa da. 2014ko abuztuan, Nadia Muradekin batera, Estatu Islamikoak bahitu eta sexu-esklabotzara behartu zuen[5][6]. Gerriko lehergarriak egitera ere behartu zuten[5].

Bere familiak bertako kontrabandistei ordaindu zien, eta 2016ko apirilean ihes egin zuen, lurreko mina batek zaurituta. Alemanian tratamendu medikoa jaso zuen. 2016ko urrian, berak eta Nadia Muradek Sakharov Saria jasoko zutela iragarri zuten[6][3]. Ekitaldia abenduaren 13an egin zen Estrasburgon[2].

2018an, European Youth Event ekitaldian parte hartu zuen[7].

2019an, Amish Srivastavak zuzendutako Hell and Hope film dokumentalean parte hartu zuen[8].

2023ko urtarrilaren 18an, Lamiya Aji Basharri eskainitako hitzaldia egin zen Estrasburgon[9].

Gaur egun Stuttgartetik gertu bizi da[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rullan, Marta. «Nazioarteak babestu ezean, yezidiak 20 urtean desagertuko dira milaka urteko historia eta gero» Gaur8: 4-5. 2017-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  2. a b «Sakharov saria jaso dute Nadia Muradek eta Lamiya Aji Baxarrek» Ararteko 2016-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  3. a b «Nadia Murad eta Lamiya Aji Baxar aktibistek jaso dute Sakharov saria» EITB 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  4. (Ingelesez) «Sakharov prize: Yazidi women win EU freedom prize» BBC News 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  5. a b (Ingelesez) Dehghan, Saeed Kamali; Graham-Harrison, Emma. «Yazidi women who escaped from Isis win EU human rights prize» The Guardian 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  6. a b (Ingelesez) «Nadia Murad and Lamiya Aji Bashar winners of 2016 Sakharov Prize» European Parliament 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  7. (Ingelesez) «European Youth Event EYE 2018» Council of Europe (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  8. (Ingelesez) Jose, Khemta H. «‘Hell & Hope’: Laying Bare the Scars of Living Under ISIS» The Quint 2019-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  9. (Frantsesez) «Conférence : « Lamiya Aji Bashar. Survivante de Daesh »» Europe Direct (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  10. (Alemanez) «Israel hilft Jesidinnen, IS-Traumata zu überwinden» Botschaft des Staates Israel in Berlin 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]