Leo von Caprivi
Georg Leo Graf von Caprivi de Carrera de Montecuccoli (Berlin, Prusia, 1831ko otsailaren 24a - Skyren, 1899ko otsailaren 6a) alemaniar militar eta politikaria izan zen. Alemaniar Inperioko kantzilerra izan zen 1890etik 1894ra. 1849an prusiar armadan sartu zen, eta 1864ko Dukerrien arteko Gerran, 1866ko Austria-Prusia Gerran eta 1870eko Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen. Almirantegoaren burua izan zen 1883tik 1888ra. 1890ean Gilen II.a Alemaniakoak Inperioko kantziler izendatu zuen Bismarcken ordez. Merkataritzaren eta industriaren garapena sustatu zuen eta aduana-tarifak murrizteko merkataritza-itunak sinatu zituen. Zentro Katolikoko Alderdiari hezkuntza erreformak agindu zizkion, eragin handiagoa emateko. Errusiar Inperioarekiko lankidetza utzi zuen, baina ezin izan zuen Erresuma Batuarekin harreman onik ezarri. Erreforma aurrerakoiak ere ezarri zituen eta liskar ugari izan zituen kaiserrarekin 1894an dimisioa eman zuen arte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |