Edukira joan

Philipp Scheidemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philipp Scheidemann

10. Alemaniako kantziler

1919ko otsailaren 13a - 1919ko ekainaren 20a
Friedrich Ebert - Gustav Bauer
2. Weimarko Errepublikako Kantzilerra

1919ko otsailaren 13a - 1919ko ekainaren 20a
Friedrich Ebert - Gustav Bauer

Weimar Errepublikako Reichstagko kidea


alkate


Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea


ministro

Bizitza
JaiotzaKassel1865eko uztailaren 26a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaKopenhage1939ko azaroaren 29a (74 urte)
Hobiratze lekuaHauptfriedhof Kassel (en) Itzuli
Kassel
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Berlin
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza Erreformatuak
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

Musicbrainz: 427ae4f2-b164-4ea2-a057-fc206817aebc Discogs: 3064309 Find a Grave: 127869055 Edit the value on Wikidata

Philipp Heinrich Scheidemann (Kassel, 1865eko uztailaren 26a - Kopenhage, 1939ko azaroaren 29a) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1919ko otsailetik ekainera.

Philipp eskolan zegoen bitartean aita hil zitzaion eta familia pobrezian erori zen. 1879tik 1883ra inprimatzaile lanetan aritu zen. 1883an Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan afiliatu zen, erakunde klandestinoa zena. 1895etik editore izan zen egunkari sozialdemokratetan.

1903an Reichstageko kide hautatu zuten, eta han egon zen 1918ra arte. 1913an alderdiaren talde parlamentarioaren burua bihurtu zen August Bebel hil ondoren. Lehen Mundu Gerran, alderdiaren hegal moderatu eta estremistaren artean bitartekari lanak egiten saiatu zen. 1918ko irailean Max Badengoaren gobernuan sartu zen. 1918ko azaroaren 9an errepublika aldarrikatu zuen.

1919ko otsailean Friedrich Ebertek kantziler izendatu zuen. Ekainean dimisioa eman zuen, Versaillesko Itunaren klausulekin ados ez zegoelako. 1920tik 1925era Kasselgo alkatea izan zen eta 1920an Reichstageko kide hautatu zuten berriro.

Eskuin muturreko alderdiek sistema demokratiko errepublikarraren pertsonifikaziotzat hartu zuten. 1933an Danimarkara erbesteratu zen, naziek boterea hartu ondoren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]