Liaquat Ali Khan
Itxura
Nawabzada Liaquat Ali Khan (Næʍābzādāh Liāqat Alī Khān, urduz eta punjaberaz: لیاقت علی خان; Karnal, Punjab, Britainiar Raj, 1895eko urriaren 1a – Rawalpindi, Punjab, Pakistan 1951ko urriaren 16a) Pakistango politikaria izan zen. Oxfordeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pakistanera itzuli zen India eta Pakistan bereizi zirenean eta musulmanen buruzagi bihurtu zen berehala. Muhammad Ali Jinnah alderdikidearen lekua hartu zuen Pakistango gobernuan (1948) baina handik hiru urtera hil zuen afganiar batek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liaquat Ali Khan |
Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |