Mahai
Mahaia, latinez mēnsa, hankadun altzaria da, goiko partean ohol lau bat duena. Gaineko ohol hori forma ezberdinetakoa izan daiteke: karratua, biribila, eta abar. Gainera, material ezberdinez eginda egon daiteke, hala nola zura, burdina, plastikoa, edo hauen arteko konbinazio ezberdinak.
Altzari honek hainbat funtzio ezberdin ditu. Ezagunena edozein gauza bertan uzteko oinarri gisa erabiltzea da.
Alde batetik, sukalde gehienetan horrelako altzari bat dago elikagaiak bertan uzteko. Sukaldeetaz gain, ere hainbat lan ezberdin egiteko ezinbesteko tresna da, adibidez, ordenagailua modu eroso batean erabiltzeko.
Bestalde, mahaia erabiltzeko beste funtzio bat dago: bilerak egiteko. Izan daitezke bilera familiarrak egiteko, Eguberrietakoa adibidez, edota lan-bilerak egiteko, mahai handiago bat izan ohi dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikertu diren Historiako lehen mahaiak Antzinako Egiptoko garaikoak dira, idulki formakoak. Garai hartako funtzioa zen elikagaiak lurretik gertu ez egotea.
Seguruenik mahaia sortu egin zen asmakizun hau baino lehenagotik existitzen ziren oinarriengatik, elikagaiak lurretik bereizteko.
Erdi Aroan zehar, Espainian, boteretsua zen jendearen arteko talde-janarietan mahai oso luzeak jartzen omen ziren. Janari hori antolatzen zuena beste mahai berezi batean esertzen zen, besteena baino hobeagoa. Besteek, aldiz, alboetan esertzen ziren. [1]
Pizkundean zehar, mahaiak egurrazko ohol lau bat lau oinarri bereziekin eutsita zen nagusiena. Oinarri horiek idulkiak edota harri landuak izan zitezkeen. Ingalaterraren kasuan, mahai horiek antzerkian eta eszenatokiaren gainean jartzen omen zen bankete bat adierazi nahi zenean.
Barrokoan zehar, Europa osoan, mahaien apaingarriekin hasi zen. Apaingarri gehienak arkitektura eklesiastiko italiarrean oinarrituta zegoen. Garai honetan, inoiz baino mahai ezberdin gehiago sortzen hasi ziren, kafea hartzeko mahai txikia adibidez. Ingalaterraren kasuan ez ziren Barrokoko mahaiak agertu 1660 urtera arte. [2]
XVIII. mendearen hasieran, Luis XVI.ren heriotzaren garaian, Frantzian beste eredu bat sortu zen, Regencia estiloa
Regencia estilo honengatik, Rococó estiloa nabarmentzen hasten zen Frantziatik Europa osora. [3]
XIX. mendearen hasieran, bi mahai eredu berri sortu ziren: erdian idulki bat zuena eta sofa aurrean jartzen dena. Jangeletako mahai luzeak berriro jartzen hasi ziren. Gainera, idazmahaiak sortu egin ziren, azken eredu honek urte gutxien daramana da.
Mahai motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mahai hedagarria: Tamainaz aldatu daitekeen mahai mota da, eman nahi zaion erabileraren arabera.
- Billar mahaia: Jolas horretara jolasteko prestatuko mahaia da.
- Idazmahaia: Zerbait ikasteko edo idazteko oso erabilgarria den mahaia da.
- Ordenagailu-mahaia: Ordenagailua eta teklatua eusteko beharrezkoa den oa den mahaia da.
-
Mahai hedagarria
-
Idazmahaia
-
BIllar mahaia
-
Ordenagailu-mahaia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) lento, A. fuego. «Los festines y banquetes medievales» A fuego lento (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mueble barroco - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Team, ArtQuid. «Historia del mueble francés: El estilo Regency» ArtQuid (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).