Mapatxe txakur
Mapatxe txakur | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Leinua | Canini |
Generoa | Nyctereutes |
Espeziea | Nyctereutes procyonoides |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 61 egun |
Habitat | Sastrakadi |
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Mapatxe txakurra (Nyctereutes procyonoides) Nyctereutes generoko eta Canidae familiako ugaztun haragijale bat da. Mapatxearen antzeko itxura duelako jarri zioten izen hori.
Ekialdeko Txinan eta Japonian du jatorria. Japonian, tanuki (japonieraz: 狸 ) du izena; hango folklorean eta mitologian garrantzi handia du, Euskal Herrian azeriak duen rolaren antzekoa baitu han.
Gizakiak arropa egiteko erabiltzen du mapatxe txakurraren larruazala. 1928an, gizakiak espezie honen hazkuntzari ekin zion, ekialdeko Asian hasita. Gainera, 1928tik 1958ra bitartean, 10.000 mapatxe txakur askatu zituzten Sobietar Batasunean zehar, ehizatzeko eta larrua ustiatzeko asmoz. Geroztik beste hainbat mapatxe txakur ere askatu dira, eta gaur egun Europan barrena espezie inbaditzailea da.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapatxe txakurrak bost azpiespezie ditu:
- Nyctereutes procyonoides procyonoides
- Nyctereutes procyonoides koreensis
- Nyctereutes procyonoides orestes
- Nyctereutes procyonoides ussuriensis
- Nyctereutes procyonoides viverrinus
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nyctereutes procyonoides espeziearen deskribapena, Mammal species of the world webgunean.