Maria Dolores Etxano Varela
Maria Dolores Etxano Varela | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1968ko maiatzaren 30a (56 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Maria Dolores Etxano Varela (Ondarroa, 1968ko maiatzaren 30a) politikari eta administraria da. EAJ-PNV alderdiko senataria da, eta Ondarroako Udaleko zinegotzia. Espainiako Senatuko XI, XII, XIII, XIV eta XV legegintzaldietan parte hartu du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da 1991tik, eta enpresa pribatuan zein Administrazio Publikoan egin du bere ibilbidea.[1][2]
Bere lehen lan esperientzietako bat kontserba-lantegi batean izan zen, administrazio arduradun gisa.
1999an hasi zen politikan, Ondarroako Udaleko zinegotzi gisa. 2003-2007 legegintzaldian alkateorde postua bete zuen. 2015 eta 2019ko udal hauteskundeetan EAJren alkategaia izan zen, nahiz eta ez zuen irabazi. Urte horietan oposizioko burua izan zen, eta 2016tik senatari lanarekin uztartu zuen kargua. Ondarroako Uri Buru Batzarreko lehendakaria ere izan da.[3]
Senatuan Euskal Taldeko bozeramailea izan da hainbat batzordetan, besteak beste: Aurrekontuak, Ogasuna, Kontu Auzitegiarekiko Harremanak, Berdintasuna eta Genero Indarkeriaren Estatu itunaren jarraipen batzordean.[4]
Etxanok feministatzat dauka bere burua. Ondarroako Andrabandako kidea ere izan da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Taldea M. Dolores Etxano Varela» Senatua (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ Hitza, Kazetaria(e)ko. (2016-06-08). «Maria Dolores Etxano (EAJ-Senatua)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ Hitza, Kazetaria(e)ko. (2023-01-28). «Maria Dolores Etxano ez da Ondarroako EAJren alkategaia izango datozen udal hauteskundeetan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ España, Senado de. «María Dolores Etxano. Senado» www.senado.es.
- ↑ ««Lamentablemente cuando las mujeres llegamos a la política se nos exige más»» El Correo 2022-03-08.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maria Dolores Etxano. 2022 Bideoa. RTVE