Edukira joan

Maritxu Egiguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Egiguren
Maritxu Egiguren erraketista
Bizitza
JaiotzaZaldibar1921eko abuztuaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1981eko azaroaren 21a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerraketista

Maria Asunción “Maritxu” Egiguren Gallastegi (Zaldibar, Bizkaia, 1921eko abuztuaren 14a - Bartzelona, 1981eko azaroaren 21a) erraketista profesionala izan zen, kantxetan Marichu izenarekin aritutako aurrelaria.[1]

Jainaga Garaikoa baserrian jaioa, gaztetan hasi zen erraketa jokoan trebatzen. Aitari laguntzen egunero joaten zen Eibarrera etxeko behien esnea bezeroen artean partitzera eta zereginok amaituta denboratxo bat eskaintzen zion erraketan jokatzeari. Gustuko jardun hori luzatze asmoz, isilean, ordu bete atzeratzen zion erlojua aitari.[1]

Jainaga Garaikoa baserria, bere jaiotetxea.

Bartzelonara kontratuarekin joateko eskaintza etorri zitzaionean, ez zuen ezetzik esan. Neska taldetxo bat joan zen eta elkarrekin bizi izan ziren. Gose handia pasatzen zutela gogoratzen zuen berak: gerra ostea, errazionamendu sasoi betea… Ameriketara jokatzera joan ziren bere inguruko lagun batzuk, bera ez ordea.

Bartzelona, Sabadell eta Logroñoko frontoietan jokatu zuen aurrelari postuan.[1] 09 1946an Salvador Vidalekin ezkondu ostean ere jokatzen jarraitu zuen. Elkarrekin joaten ziren frontoira; berari lasaitasuna ematen zion senarra han egoteak, babestuta sentitzen zela esaten zuen. Beldur apur bat bazen erraketista batzuen artean: gazte oraindik, bakarrik, familiarengandik urrun... Gainera sarritan entzun behar izaten zuten denak elkarrekin bizi baziren, lagun artekoena baino afektuosoagoa izango zela euren hartu-emana eta horrelakoak. Esamesak beti mingarri.

Maritxu Egiguren eta Jesusa Garitaonandiaren omenezkoa Zaldibarko Olazar pilotalekuan.

Erraketista profesionalek, soldataz gain, kinielen mugimenduarekin ateratzen zuten diru estra jasotzen zuten. Harmailetako jokalari gehiena gizonezkoa izaten zen, baina andrazkoak ere baziren ikusleen artean. Maritxuk behin apustulari batekin arazo latza izan zuen: partidua salduta zuela eta tongoa egiten ari zela uste zuelarik, oihuka hasi zitzaion, “Putakume!” diharka. Oso jenio bizikoa zen eta hori entzun zuenean, kantxatik irten, topatu publikoan ikuslea eta bere amari holakorik esatea onartzen ez zuela esanez, amorruaren amorruaz erraketarekin buruan jo zuen. Salaketa jarri zion erasotuak eta ondorengo epaiketa irabazi egin zuen zaldibartarrak.

Bere erraketa eta babesteko euskarria.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Lasuen Solozabal, Balendin. Antzinako argazkiak. Zaldibar (VII). Balendin Lasuen Solozabal, 4 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]