Melvyn Douglas
Melvyn Edouard Hesselberg (1901eko apirilaren 5a; 1981eko abuztuaren 4a), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, Melvyn Douglas izenarekin ezaguna. Aita Rigan jaiotako musika konpositore letoniarra izan zen, eta urte askoan irakasle ibilitakoa. Melvynek, baina, ez zuen ikastetetan aurrera egin. Amamaren abizena hartuta (Douglas) aktore lanei ekin zien, aurrena antzerkian, geroxeago zineman. Itxura oneko aktorea, galaiarena osatu zuen behin baino gehiagotan: film askotan Joan Crawforden parean ikusi ahal dugu -A Woman's Face (1941) filmean esaterako-, eta hirutan izan zen Greta Garboren antzezlagun -As You Desire Me (1932), Ninotchka (1939) eta Two-Faced Woman (1941)-. Bigarren Mundu Gerra amaituta eta handik itzulita, dagoeneko helduaroan sartuta, adinari egokitutako pertsonaiak gorpuztu zituen, eta tarteka telebistarako sailetan ere jardun zuen. Hirurogei urte beteak Oscar saria eskuratu zuen Hud filmean egindako lanagatik (1963), ostera ere 1979an irabaziko zuena Hal Ashbyren aginduetara Being There ekoizpenean. Douglas Helen Gahagan aktorearekin ezkondu zen, politikan aritu zen emakumearekin. Ezagunak dira andre honek Richard Nixonekin izan zituen tirabirak, bata bestearen aurkari sutsu izan baitziren Kalifornian senaturako jarleku baten lehian; Nixonek komunistatzat jo zuen, izan ere Gahagan irmo aritu baitzen amerikarren aurkako ekintzen komiteari aurre egiten.
Melvyn Douglas minbiziak jota hil zen 1981an New Yorken.
Oscar sarietarako izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980 - Irabazle- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria: Being There
- 1971 - Izendatua- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria: I Never Sang for My Father
- 1964 - Irabazle- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria: Hud
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tonight or Never (1931)
- The Wiser Sex (1932)
- As You Desire Me (1932)
- The Old Dark House (1932)
- The Vampire Bat (1933)
- Counsellor at Law (1933)
- She Married Her Boss (1935)
- Annie Oakley (1935)
- The Gorgeous Hussy (1936)
- Theodora Goes Wild (1936)
- Captains Courageous (1937)
- I Met Him in Paris (1937)
- Angel (1937)
- There's Always a Woman (1938)
- Fast Company (1938)
- The Shining Hour (1938)
- Ninotchka (1939)
- Too Many Husbands (1940)
- Third Finger, Left Hand (1940)
- That Uncertain Feeling (1941)
- A Woman's Face (1941)
- Two-Faced Woman (1941)
- They All Kissed the Bride (1942)
- The Sea of Grass (1947)
- The Guilt of Janet Ames (1947)
- Mr. Blandings Builds His Dream House (1948)
- A Woman's Secret (1949)
- Billy Budd (1962)
- Hud (1963)
- Advance to the Rear (1964)
- The Americanization of Emily (1964)
- Rapture (1965)
- Hotel (1967)
- Companions in Nightmare (1968)
- I Never Sang for My Father (1970)
- The Candidate (1972)
- The Tenant (1976)
- Twilight's Last Gleaming (1977)
- The Seduction of Joe Tynan (1979)
- Being There (1979)
- The Changeling (1980)
- Tell Me a Riddle (1980)
- Ghost Story (1981)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melvyn Douglas |