Michael W. Young
Itxura
Michael W. Young | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Miami, 1949ko martxoaren 28a (75 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen Doktoretza L. D. Bell High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista, chronobiologist (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Texasko Unibertsitatea Austinen Rockefeller Unibertsitatea (1978ko urtarrilaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa |
rockefeller.edu… |
Michael Warren Young (Miami, 1949ko martxoaren 28a) estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa da. 2017ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Jeffrey C. Hall eta Michael Rosbashekin batera erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren aurkikuntzagatik.
Biologia ikasi zuen Texasko Unibertsitatean eta Drosophila melanogaster euliaren genomaz interesatu zen. Geroago, genetika molekularrean doktoratu zen Stanfordeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan. 1978an Rockefeller Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.
Barneko erlojua erritmo zirkadianoan erregulatzeko funtsezko geneak aurkitu zituen. Erritmo zirkadianorako beharrezkoak diren proteinak sortzen dituzten geneak ere aurkitu zituen.