Omar Torrijos
Omar Torrijos | |||
---|---|---|---|
1968ko urriaren 11 - 1981eko uztailaren 31 ← Arnulfo Arias (en) - Florencio Flores Aguilar (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Omar Efraín Torrijos Herrera | ||
Jaiotza | Santiago de Veraguas (en) , 1929ko otsailaren 13a | ||
Herrialdea | Panama | ||
Heriotza | Penonomé (en) , 1981eko uztailaren 31 (52 urte) | ||
Hobiratze lekua | Panama Hiria | ||
Heriotza modua | : hegazkin-istripua | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Gradua | brigada-jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Democratic Revolutionary Party (en) | ||
Omar Torrijos (Santiago de Veragua, 1929ko otsailaren 13a - Penonome-tik hurbil, Panama, 1981eko uztailaren 31) Panamako militarra eta politikaria izan zen. Panamako estutuburua izan zen 1968-1981 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketa militarrak egin ondoren, Panamako Goardia Nazionaleko kide izan zen, eta 1966. urtean teniente koronel izendatu zuten. 1968. urtean Arnulfo Arias aginpidetik baztertu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta, denbora laburraren buruan, batzorde militar berriko buruzagi bihurtu zen. Konstituzioa indargabetu, alderdiak legez kanpo utzi eta gogortasun handiz aurre egin zien ikasle eta enpresaburuen presioei. 1972. urtean biltzar konstituziogilea osatzeko deialdia egin zuen, eta biltzarrak gobernuburu eta Panamako iraultzako buruzagi goren izendatu zuen Torrijos. Panamako ubidearen gaineko jabetza berreskuratzeko negoziazioak bultzatu zituen Torrijosek bere agintaldiaren hasieratik, eta 1973. urtean Nazio Batuen Segurtasun Batzordearen aldeko erantzuna jaso zuen, Estatu Batuek kontrako botoa eman bazuten ere. 1977. urtean, Estatu Batuetako lehendakari Jimmy Carterekin negoziazio-prozesu luzea eraman zuen aurrera; negoziazio horien arabera, 2000. urterako panamarren mende egongo zen ubidea. 1978. urtean uko egin zion lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkezteari, eta 1981. urtean hil zen hegazkin-istripu batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Torrijos |