Edukira joan

Peio Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peio Etxeberria
Izen osoa: Peio Etxeberri Vittorini
Jaiotza data: 1998ko urriaren 16a (26 urte)
Jaioterria: Zenotz, Ultzama (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2017ko azaroaren 3a
Debutatze pilotalekua: Larraintzarko pilotalekua (Ultzama)

Peio Etxeberri Vittorini, pilota arloan Peio Etxeberria deituraz ezaguna (Zenotz, Nafarroa Garaia, 1998ko urriaren 16a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelaria aritzen da, Aspe enpresarekin. Estreinako partida 2017eko azaroaren 3an jokatu zuen, Larraintzarko pilotalekuan.[1][2]

Debutatu zuenetik lau hilabetera, profesionaletako bere lehen final handia jokatu zuen, Bigarren Mailako Binakako Txapelketakoa. Txapeldunorde bukatu zuen, Jon Jaunarena atzelaria lagun, Asier Agirre eta Diego Iturriaga aurkariekin 22-21 galduta.[3]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Profesionaletan
  • 2018: bigarren mailako binakako txapeldunordea, Jon Jaunarena atzelaria lagun.
Amateurretan
  • 2017:
    • Muebles Polque torneoko txapelduna.
    • Migel Soroa torneoko txapelduna.
    • Master Kaiola torneoko txapelduna.
    • Federazioak antolatutako 22 urtez azpikoen buruz buruko txapelketako txapelduna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Peio Etxeberria» Aspe (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  2. (Gaztelaniaz) «La fe de Peio Etxeberria» Deia 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  3. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2018-04-01). «El camino del esfuerzo» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-07).


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.