Pierre Mauroy
Itxura
Pierre Mauroy (pjɛʁ moʁwa ahoskatua; Cartignies, 1928ko uztailaren 5a - Clamart, 2013ko ekainaren 7a) Frantziako Alderdi Sozialistako politikaria da. 1973tik 1993 arte Lilleko alkate eta diputatu izan zen, eta 1974tik 1981era Nord-Pas-de-Calais eskualdeko kontseiluko lehendakari. 1981ean, Mitterrandek Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituenean, Frantziako lehen ministro izendatu zuen. 1981etik 1984 arte egon zen kargu horretan. 1988ko Internazional Sozialistan alderdi horretako idazkari nagusi aukeratu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Mauroy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.