Pietro Bacci Aretino
Pietro Bacci Aretino | |
---|---|
(1545) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arezzo, 1492ko apirila |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1556ko urriaren 21a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Venezia |
Heriotza modua | : death from laughter (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, kazetaria, idazlea eta arte-historialaria |
Lantokia(k) | Italia |
Pietro Bacci Aretino (Arezzo, 1492ko apirilaren 20a - Venezia, 1556ko urriaren 21a) Italiako idazlea izan zen. Hamahiru urte zituela ihes egin zuen etxetik; hemeretzirekin Erromara joan zen eta handikien zerbitzura jarri. Gero, Medicitarrek, Leon X.ak eta Klemente VII.ak eman zioten babesa. Orduan ekin zion idazteari eta Europako errege, elizgizon eta printze ahaltsuenak ezagutu zituen. Horiek guztiak haren lumaren beldur ziren, gehien ordaintzen zuenaren alde jartzen baitzen. Hainbeste etsai zituenez, Venezian gorde behar izan zuen (1527).
Bere komedietan garaiko gizartearen sogile gupidagabe bezala ageri da: La Cortigiana (1525); Il Maresciallo (1527); L´Hipocrito (1543) eta Il Filosofo (1546). Baditu poema irrigarriak ere: Pasquinate (1520). Gizartearen hipokresia salatu zuen: Dialogo delle corti (1538). Sei elkarrizketak osaturiko Ragionamenti (1536 eta 1556) izenburuko poemak gortesauen lanbidea du gaitzat eta XVI. mendeko gizarte klase nagusiaren bizitza sentsual eta ustela deskribatzen du. Gutunetan ere Lettere volanti, 1537-1557 mende hartako ohiturak jartzen ditu agerian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.