Edukira joan

Roanoke (Virginia)

Koordenatuak: 37°16′14″N 79°56′33″W / 37.2706°N 79.9425°W / 37.2706; -79.9425
Wikipedia, Entziklopedia askea
Roanoke
Roanoke
hiri independentea
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Virginia
AlkateaSherman P. Lea, Sr. (en) Itzuli
Jatorrizko izenaRoanoke
FIPS kodea51-68000
Geografia
Koordenatuak37°16′14″N 79°56′33″W / 37.2706°N 79.9425°W / 37.2706; -79.9425
Map
Azalera111,024283 km²
MugakideakSalem eta Roanoke konderria
Demografia
Biztanleria100.011 (2020ko apirilaren 1a)
114 (2015)
Dentsitatea901 bizt/km²
Etxebizitzak41.694
Informazio gehigarria
Sorrera1852
Telefono aurrizkia540
Hiri senidetuakFlorianópolis, Kisumu, Lijiang, Opole, Pskov, Saint-Lô, Wonju (en) Itzuli eta Tema (en) Itzuli
roanokeva.gov

Roanoke Virginiako hiri independente bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Virginiako Hego-mendebaldean dago, Roanoke ibaian, Appalacheetako Blue Ridge mendietan. Gutxi gorabehera Virginia-Ipar Carolina mugatik 80 kilometrora dago iparraldean eta Washington AEBko hiriburutik 400 kilometrora hego-mendebaldean, Interstate 81 hartuta. Azken zentsuaren arabera 100.011 biztanle zituen, Richmondetik mendebaldera Virginiako hiririk populatuena. Roanoke eremu metropolitarraren erdigunea da, 2020an 315.251 biztanle zituen eremua.

Siouar hizkuntza bat hitz egiten zuen Tutelo leinuaren lurretan dago. XVII. mendean eta XVIII. mendearen hasieran, Eskozia, Irlanda eta Alemaniako kolonoek gradualki jatorrizko herriak kanporatu zituzten, Mendebalde Urruna kolonizatzen joan ostean. 1882an Norfolk and Western Railway trenbideak Big Lick izeneko herrixka hautatu zuen bere trenbideko zerbitzuetarako eraikinak ezartzeko. Bi urteren buruan, Roanoke hiria bilakatu zen. 1880tik 1890ra bitarte biztanleria %2.300 handitu zen. Hurrengo hamarkadetan etengabe hazi zen, eta lur berriak batu zituen, Virginiako hego-mendebaldeko zentru ekonomikoan bilakatuz. 1982an trenbidearen egoitza hiritik kanpora joan zen, eta beste industria batzuk ere itxi ziren, zerbitzu-hiri bilakatuz.

Roanoken Roanoke Izarra dago, 27 metroko altuera duen izar distiratsua, hiriaren mugetan. Hotel Roanoke historikoa, Taubman Arte Museoa eta nekazarien azoka ere historikoak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]