Rudi Altig
Rudi Altig | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mannheim, 1937ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania (1949 - 1990eko urriaren 3a) Alemania (1990 - 2016ko ekainaren 11) |
Heriotza | Remagen, 2016ko ekainaren 11 (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia, pistako txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop | 1962-1964 |
Rapha-Gitane-Dunlop | 1960-1961 |
Margnat-Paloma-Inuri | 1965-1965 |
Molteni-Campagnolo | 1966-1967 |
Salvarani | 1968-1969 |
G.B.C. | 1970-1971 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak |
Rudi Altig (Mannheim, 1937ko martxoaren 18a - Remagen, 2016ko ekainaren 11) alemaniar txirrindularia izan zen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen 1962ko Espainiako Itzulia. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriako Tourra irabazi zituen 1964an, Lasarteko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. Anquetilen aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953
1960
- Aljerreko Sari Nagusia (Roger Rivière eta Gérard Saintekin)
- Alemaniako Itzuliko etapa 1
1962
- Canneseko Sari Nagusia
- Paris-Nizako etapa 1
- Alemaniako Itzuliko 2 etapa
- Espainiako Vuelta eta 3 etapa
- Frantziako Tourreko Puntukako sailkapena eta 3 etapa
- Criterium des As
- Baracchi Saria (Jacques Anquetilekin)
- Manx Trophy
- 2. Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa
1963
- Genova-Niza
- 2. Paris-Nizan eta 2 etapa
- Paris-Luxenburgo eta etapa 1
- 3. Boucles de l'Aulnen
1964
- Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Andaluziako Itzulia eta 2 etapa
- Paris-Nizako etapa 1
- Flandriako Tourra
- Dortmundeko Tourra
- Belgikako Itzuliko etapa 1
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Grand Prix du Parisien (taldekako erlojupekoa)
- 2. Paris-Camemberten
- 2. Manx Trophyn
- 3. Luganoko Sari Nagusian
- 3. Baracchi Sarian (Tom Simpsonekin)
- 6. La Flèche Wallonnen
- 10. Super Prestige Pernodean
1965
- 2. Paris-Nizan eta 3 etapa
- Tour du Sud-Esteko 2 etapa
- Espainiako Vueltako etapa 1
- 2. Munduko errepideko txapelketa
- 2. Nazioen Sari Nagusian
- 3. Critérium des As
- 10. Super Prestige Pernodean
1966
- Munduko errepideko txapelketa
- Paris-Nizako etapa 1
- Piemonteko Giroa
- Italiako Giroko 2 etapa
- Toskanako Giroa
- Frantzaiko Tourreko 3 etapa
- 3. Genova-Nizan
- 3. Flèche Wallonnen
- 6. Paris-Nizan
- 6. Paris-Roubaixen
- 8. Super Prestige Pernodean
1967
- Milan-Vignola
- Italiako Giroko 2 etapa
- Cronostaffetta (Gianni Motta eta Franco Balmamionekin)
- 3. Paris-Roubaixen
- 3. Campaniako Giroan
1968
- Milan-San Remo
- Espainiako Vueltako 2 etapa
- 2. Flandriako Tourrean
- 3. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- 3. Luganoko Sari Nagusian
- 9. Super Prestige Pernodean
1969
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Circuit des genêts verts
- Luganoko Sari Nagusia
- 2. Assalit Sarian
- 9. Italiako Giroan
1970
- Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Sassari-Cagliari
- Paris-Nizako etapa 1
- Rund um den Henninger-Turm
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Paris-Luxenburgoko etapa 1
- Diessenhofengo Sari Nagusia (erlojupekoa)
- 2. Alemaniako mendiko txapelketan
- 2. Circuit des 4 Cantons Suisses
- 3. Mallorkako Itzulian eta etapa 1
- 4. Romandiako Tourrean
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 13. | UT | UT | 9. | 45. |
Frantziako Tourra | 31. | — | 15. | — | 12. | — | — | UT | — |
Espainiako Vuelta | 1. | — | — | UT | — | — | 18. | — | — |
Munduko Txapelketa | UT | UT | 18. | 2. | 1 | 14. | 12. | 41. | 15. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rudi Altig - ProCyclingStats