Saxonia-Altenburgoko Dukerria
Saxonia-Altenburgoko Dukerria, gaur egungo Turingia alemaniar estatuan zegoen antzinako dukerria zen, Ernestoar Dukerriena Wettin etxe saxoniarraren Ernestoar lerroko dukeek gobernatzen baitzuten.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azalera: 1324 km²
- Biztanleria: 216.100 (1910)ean
- Hiriburua: Altenburgo
- Probintziak:
- Ostkreis: Altenburgo hiriburua, Schmölln, Gößnitz, Lucka, Meuselwitz, Mumsdorf, Roschütz, Hilbersdorf, Neukirchen, Russdorf.
- Westkreis Eisenberg hiriburua Kahla, Orlamünde, Roda y Ammelstädt
- Camburg (1826 arte)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saxonia-Altenburgoko dukerria, 1572an Federiko Gilermo I.ak gobernatzen du, Saxonia-Weimar Dukerriko Juan Gilermoren maiorazko adarrekoa. Adar hau 1672an desagertu zenean, Saxonia Gothako Dukerriko Ernesto I.a Pietatetsuarengana pasa zen. Batutako dukerriek Saxonia-Gotha-Altenburgoko Dukerria osatu zuten.
Bi dukerriek elkarrekin jarraitzen dute 1825 arte Saxonia-Gotha-Altenburgoko Federiko IV.a hiltzen denean. Urte honetan, Altenburgo berriz eratzen da dukerri batean, Saxonia-Hildburghausen adarrera pasatuz, honen dukeak, bere dukerriari uko egiten diolarik, Saxonia-Meiningenen onurarako. Saxonia-Altenburgoko dukerri berriak 1918rarte jarraitzen du, urte horretan, Turingiako estatua eratzen delarik.
Biztanleriaren eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saxonia-Altenburgoko dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. etxea (Saxonia-Weimar)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Federiko Gilermo I.a (1576-1601)
- Juan Felipe (1601-1639)
- Federiko Gilermo II.a (1639-1669)
- Federiko Gilermo III.a (1669-1672)
2. etxea (Saxonia-Hildburghausen)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Federiko (1825-1834)
- Jose (1834-1848)
- Jorge (1848-1853)
- Ernesto I.a (1853-1908)
- Ernesto II.a (1908-1918)