Edukira joan

Signor-Lipps efektua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Signor-Lipps efektua Phil Signor eta Jere Lipps paleontologoek deskribatutako fenomenoa da. Estintzio gertaera bat dagoenean, adibidez dinosauroekin bukatu zuen meteoritoaren inpaktuari loturikoa, honen gainean eta azpian dagoen erregistro fosilaren egoerari dagokio.

Jaknia da erregistro fosila ez dela inoiz osoa eta beraz izaki baten fosilak ez dute zergatik agertu behar bere existentzia osoa mugatzen duten estratuetan. Hau dela eta espezie baten lehen edo/eta azken alea ez dira inoiz agertuko erregistroan. Horregatik desagerpen masibo bat dagoenean ere arroketan desagerpen gradual bat dela irudikatuko da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]