Edukira joan

Su olinpiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Su olinpikoa piztea 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Su olinpikoa (ingelesez: Olympic flame; frantsesez: Flamme olympique; gaztelaniaz: Llama olímpica) Olinpiar Jokoen ikurretako bat da. [1] Prometeok jainkoei sua lapurtu eta gero gizakiari ematea oroitzen du. Bere jatorria antzinako Greziakoa da, non Antzinaroko Olinpiar Jokoetako ospakizunen egoitzetan sua piztuta mantentzen baitzen. Sua 1928ko Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan berriro sartu zen eta orduz geroztik Olinpiar Joko modernoen oinarrizko zeremonia izan da.

Karta Olinpikoak honela definitzen du su olinpikoa: «NOBren agintaritzapean Olinpian pizten den sugarra», eta, ildo horretan, «zuzi olinpikoa NOBk onartutako zuzi eramangarria da, su olinpikoa erretzeko erabiltzen dena». Erreleboen azken txanda irekiera ekitaldian izaten da, eta sua itzaltzen da, pebetontzian egon ondoren, itxiera ekitaldian.

Berlinen 1936an errelebo-bidaia bat sartu zen lehen aldiz Olinpiatik sugarra eramateko Jokoen egoitzara. Zuzi olinpikoaren erreleboa Olinpiako garra piztearekin hasten da eta pebetontzi olinpikoa piztearekin amaitzen da hiri anfitroian egingo den inaugurazio ekitaldian. Sugarrak ez bezala, ibilaldiak ez du antzinako aurrekaririk. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez)(Frantsesez) [1].