Edukira joan

Susan Fenimore Cooper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susan Fenimore Cooper

Bizitza
JaiotzaMamaroneck1813ko apirilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCooperstown1894ko abenduaren 31 (81 urte)
Familia
AitaJames Fenimore Cooper
AmaSusan Augusta Delancey
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraknaturalista, idazlea, eleberrigilea, editorea eta eguneroko-idazlea
Izengoitia(k)Amabel Penfeather

Find a Grave: 10360326 Edit the value on Wikidata

Susan Augusta Fenimore Cooper (Scarsdale, 1813ko apirilaren 17a - Cooperstown, 1894ko abenduaren 31) idazle eta naturalista amateur estatubatuarra izan zen, umezurtzak lagundu eta haiei hezkuntza ematen aritu zena.

Susan Fenimore Cooper 1813an jaio zen Scarsdalen, New Yorken.

Gurasoak zituen James Fenimore Cooper idazlea era haren emazte Susan Augusta DeLancey. Bikotearen bigarren umea zen, baina gaztaroa gainditu zuen lehena.

Umetan Europako eskoletan ikasi zuen, bere gurasoekin Europan zehar bidaiatzen zuen bitartean.

Ez zen ezkondu sekula.[1]

Inoiz bere aitarekin bidaiatzen zuen eta oharrak antolatzen laguntzen zion, idazkari gisa. Bere bizitzaren zati handi bat aitari laguntzen aritu zen eta aitak artea eta idazketa ikastera bultzatu zuen.

Susan Fenimore Cooper bera ere idazle oparoa izan zen [1] eta bere garaiko naturalista nabarmena izan zen, nahiz eta emakumeek garai hartan aukera gutxi izan haien lanak argitaratzeko.[1]

1868an, beste kide batzuekin batera, Thanksgiving edo ‘Eskerronak emateko’ ospitalea sortu zuen.[2]

1873an, New Yorkeko Cooperstown-en umezurtz-etxea sortu zuen, alegia, bere aitaren aldetik aitona zuenak (William Cooper epaileak) sortutako herrian eta familia oso bizi izan zen lekuan. Bere zuzendaritzapean, erakunde arrakastatsua izan zen. Etxe txiki batean izan zuen hasiera, 5 umerekin; 1883an eraikin berria eraiki zuten eta 1900rako laurogeita hamar ume bizi ziren bertan. Umezurtzak txikitan jasotzen zituzten eta elikadura eta jantziaz gain, oinarrizko hezkuntza jasotzen zuten eta sarritan ofizio bat ere bai. Helduagoak bihurtzean, “familia kristau onetan” bizitzera joaten laguntzen zieten.[3]

1886an “The Friendly Society” (‘Elkarte lagunkoia’) sortu zuen. Elkartean sartzen zen emakume bakoitzak, umezurtz-etxeko neskatila bat aukeratzen zuen, hari laguntza zuzena emateko.[3]

Bere aitaren azken urteetan, haren idazkari eta idazketa laguntzailea bihurtu zen eta aitak debekatu izan ez balio, biografoa ere izango zen.[3][4]

Ahizparekin batera bizi izan zen etxea, bere aitaren aldeko aitonak eraikitako eta bere gurasoak bizi izandako Otsego Hall (Cooperstown) etxearen aurrietatik hartutako adreilu eta materialekin eraiki zuten.[3]

Lo zegoela hil zen,[2] 81 urterekin, Cooperstown-en.[3]

Urretxoriaren akuarela, Susan Fenimore Cooperrek egina, Rural Hours libururako, 1851.

Idatzitako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susan Fenimore Cooperrek gai anitzei buruzko liburuak argitaratu zituen, baina bere lan ezagunena naturari buruzko liburuak dira.

Eguneroko bat idazten zuen, bere bigarren liburuaren oinarria izan zena: Rural Hours (1850). Era anonimoan argitaratu zuen eta New York-eko landa bizitza kontatzen zuen begi zorrotzez begiratuta. Hau izan zen bere liburu arrakastatsuena (9 argitalpen izan zituen 40 urteetan), nahiz eta saio gehiago idatzi eta beste bi liburu argitaratu .[5] Rural Hours lorpen handia izan zen, zeren garai hartan emakume gutxik idazten zuten historia naturalaz (XIX. mendearen bukaeran hasi ziren gai horri buruz indarrarekin idazten). Liburu honen ezaugarri nagusiena da egileak naturaren behaketa oso zehatza egin zuela (azalpen eta irudiekin[1]) eta, gainera, Otsego basoen babesa eskatzen zuela.[6] Nabarmendu behar da, basoak abesteko dei hau Thoreau-ren “Walden” lana baino lau urte lehenago argitatru zela eta George Perkins-en “Marsh's man and nature”;[6] edo “Physical geography as modified by human action” lanak baino 14 urte lehenago (1864), Ameriketako basoen babeserako dei goiztiarren gisa hartuak izan direnak. 1998an lana berrargitaratu denean hasi da berriro bere garrantzia argira agertzen.[7]

Susan Fenimore Cooperrek ere emakumearen sufragioaz saioa idatzi zuen (gutun forma zeukana) eta Elinor Wyllys izeneko eleberria. Horrez gain garaiko aldizkari askotan idatzi zuen: The Atlantic Monthly, The Freeman's Journal, Harper's New Monthly eta Putnam's Magazine bezalakoetan, esate baterako.[8]

Susan Fenimore Cooper amateur gisa hartua zen, baina zientzilarien arreta deitu zuen bere lanak Charles Darwinek Asa Grayri gutun batean Cooperren liburuaz hitz egiten dio, irakurtzen ari zela eta gustuko zuela esanez.

Henry David Thoreau-k ere irakurri zuen Rural Hours eta uste da bere Walden lanean eragina izan zutela hainbat pasartek.[6]

Idazlanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Rural Hours, a nature diary of Cooperstown, New York, 1850. New York City: George Palmer Putnam.
  • The Lumley Autograph (1851, saiakera satirikoa).
  • Country Rambles in England; or, Journal of a Naturalist, written by John Leonard Knapp, Notes and Additions by Susan Fenimore Cooper (1853).
  • The Journal of a Naturalist, English edition of Rural Hours (1855).
  • Female Suffrage: A Letter to the Christian Women of America (1870).
  • Rhyme and Reason of Country Life (1885).

Artean interes handia azaldu zuen eta Europan ikasi zuen.

Rural Hours bere lanean ageri diren irudiak bereak dira. [1][8][9]

"Rural Hours" lanaren edizio ilustratua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Kramer, Jack (1996). Women of Flowers. New York: Stewart, Tabori & Chang, 86–89.
  2. a b "Susan fenimore Cooper (1813-1894)" www.sierracollege.edu Kontsultatua 2018-04-07 (galdutako esteka).
  3. a b c d e "James Fenimore Cooper" in Wilson, J.G., Fiske, J. (1990): Appletons' Cyclopædia of American Biography. New York: D. Appleton.
  4. Daniel Patterson: Susan Fenimore Cooper. In: Daniel Patterson (ed.), Roger Thompson (ed.), J. Scott Bryson (ed.): Early American Nature Writers: A Biographical Encyclopedia. Greenwood,2008, ISBN 9780313346804, pp. 89-95
  5. Rochelle L. Johnson; J. Daniel Patterson (1998): Introduction to Rural Hours, Athens, Georgia: Univ. of Georgia Press, ix-xxii.
  6. a b c Branch, Michael (2001): "5 generations of literacy Coopers" Susan Fenimore Cooper: New Essay on Rural Hours and Other Works". Intergenerational Valuations of the American Frontier: 60-79.
  7. Rochelle L. Johnson and Daniel Patterson (eds.) (2001): Susan Fenimore Cooper: New Essays on Rural Hours and Other Works. Athens: University of Georgia Press.
  8. a b ¿Quién conoce a Susan Fenimore Cooper? In Real Jardín Botánico. .
  9. Macho Stadler, Marta. (2021-04-17). Susan Fenimore Cooper, naturalista In "Efemerides" Mujeres con Ciencia. .
  • Daniel Patterson: Susan Fenimore Cooper. In: Daniel Patterson (ed.), Roger Thompson (ed.), J. Scott Bryson (ed.): Early American Nature Writers: A Biographical Encyclopedia. Greenwood,2008, ISBN 9780313346804, pp. 89–95
  • Branch, Michael P. "5 Generations of Literacy Coopers: Intergenerational Valuations of the American Frontier." Susan Fenimore Cooper: New Essays on Rural Hours and Other Works. Georgia: U of Georgia, 2001. 60–79. Print.
  • Kramer, Jack. Women of Flowers: a Tribute to Victorian Women Illustrators. Stewart, Tabori & Chang, 1996.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]