Tadeusz Borowski
Tadeusz Borowski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tadeusz Borowski |
Jaiotza | Zhytomyr, 1922ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Poloniako Bigarren Errepublika Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Polonia |
Heriotza | Varsovia, 1951ko uztailaren 3a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Military Cemetery (en) |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Borowska-Bayer (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea : Polish studies (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, idazlea, kritikaria eta iritzi-kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Poloniako Langileen Alderdi Batua |
Tadeusz Borowski (Zhytomyr, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, 1922ko azaroaren 12a – Varsovia, 1951ko uztailaren 3a) poloniar kazetari eta idazlea izan zen.
Poloniar familia batean jaio zen, Sobietar Ukrainan. Aita eta ama gulagera deportatu zituzten. Stalingo Purga Handian zehar Poloniara atzerriratu zituzten preso komunisten truke eta Varsovian kokatu ziren.
Nazien okupazioan, poloniarrei unibertsitateko hezkuntza debekatu zitzaien. Borowskik literatura poloniarreko ikasketa klandestinoak egin zituen Varsoviako Unibertsitatean. Poema bildumak ere legez kanpo argitaratzen hasi zen.
Alemaniarrek 1943ko otsailean atxilotu zuten, Maria Rundo neska-laguna atxilotu ondoren, eta bi hilabete geroago Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura bidali zuten. Esklabo lana egitera behartua, pneumonia hartu zuen. 1944an Dachaura eraman zuten eta estatubatuarrek 1945eko maiatzaren 1ean askatu zuten.
Parisen denbora bat igaro eta Poloniara itzuli zen 1946ko maiatzean. Han bere neskalagunarekin elkartu zen eta abenduan ezkondu ziren. Poesiatik prosara aldatu eta Auschwitzeko bizitzari buruzko istorioak idatzi zituen, eta eguneroko izuak besteekiko axolagabetasuna eta heroismorik eza. Poloniako agintariek nihilista, ezmorala eta dekadentea izatea leporatu zioten.
Uste zuen komunismoa zela indar bakarra beste Auschwitz bat saihesteko eta liburuxka politikoak idatzi zituen. Gobernu komunistak lagun bati egin zizkion torturen ondoren, erregimen sozialistarekiko desengainua hartu zuen. 1951n bere buruaz beste egin zuen berogailu batetik gasa arnastuta, alaba jaio eta gutxira.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Proszę państwa do gazu
- Byliśmy w Oświęcimiu
- Niedyskrecje pocztowe: korespondencja Tadeusza Borowskiego
- Tadeusz Borowski: Selected Poems, Kalifornia, 1990.
- Here in Our Auschwitz and Other Stories (Yale University Press, 2021). Madeline G. Levine itzultzailea.