Edukira joan

Tartesiar izar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tartesiar izarra

Tartesiar izarra, tartesiarrek eguzkia irudikatzeko erabiltzen zuten ikurra, bi karratu bata bestearen gainean jartzean lortzen den zortzi puntako izar baten irudikapena da.

Iberiar Penintsulara iritsi ziren arabiarrek, paradisua, zortzi mendiz inguratua dagoela dioen ideia arabiarrarekin uztartu zuten, eta handik, Magreb eta Ekialde osotik zabaldu zuten.

Bere hedapenaren froga bezala, islamiar herriren batzuk enblema bezala erabiltzen dute. Horren adibide bat, hiru herrialde musulmandarren ikur ofizialak dira, Turkmenistaneko armarria, Uzbekistaneko armarria eta Azerbaijango bandera kasu. Gaur egun, andaluziar nazionalismoak ere erabiltzen du.

Koranean, rub al-hizb (arabieraz ربع الحزب ) izeneko zortzi puntako izar bat erabiltzen da atal baten amaiera adierazteko.

Arabieraz, rub hitzak "jauna" esan nahi du, eta hizbek, "zatia" edo "alderdia", eta, beraz "zatiaren jauna" edo atalarena esan nahiko luke.

Rub al-hizb ikurra, Unicode alfabetoan, erdian orban bat duen bata bestearen gainean jarritako bi karratu bezala agertzen da: ۞. Ikur honen idazkera U+06DE da.

Lakshmiren izarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lakshmiren izarra

Hinduismoan, "Laksmiren izarra", hau ere 45 graduko angelu diferentziarekin bi karratu kontzentrikoz osatutako poligono bat deitzen da. Akshta lashmia, Lakshmi jainkosaren zortzigarren forma edo "aberastasun mota" irudikatzeko erabiltzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]