Edukira joan

Thailandiako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayutthaya hiri hustua

Tailandiako historia taien migrazioarekin hasi zen, jatorrizko Txina hegoaldetik Asia hego-ekialdera iritsi zirenean X. mende inguruan. Hauek baino lehenago Mon, Khmer eta Malay erresumek agindu zuten lurraldean. Taiek estatuak sortu zituzten, lehenik Sukhothai eta gero Ayutthaya Erresuma. Estatu hauek haien artean borrokatu zuten eta atzerriko mehatxupean bizi ziren, batez ere Khmer Inperioarena eta birmaniar eta vietnamdarrena. XIX eta XX. mendeetan Europako estatu kolonialek ere agintea bereganatzen saiatu ziren, baina burujabetza mantendu zuen. Monarkia absolutua 1932an amaitu ondoren, Thailandia militarren aginpean izan ziren, 1973an demokrazia ezarri zen arte.

Sukhothai eta Ayutthaya

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo siamdar/tai estatutzat Sukhothai Erresuma budista jotzen da, 1238an sortua, Khmer Inperioaren gainbeheraren ostekoa. Mende bat geroago, Sukhotahi itzalpean geratu zen Ayutthaya siamdar erresumak agintea hartu zuenean. 1431an, Ayutthayak Angkor arpilatu zuenean, Khmer gortearen gehiengoa hartu zuen, bertako kultura hinduismoa, ohiturak eta errituak bereganatuz.

Thornburi eta Bangkok garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tailandiak galdutako lurraldeak XIX eta XX. mendeetan

Ayuthaya 1767an erori ondoren, Thonburi izan zen Tailandiako hiriburua epe labur batean, Taksin Handiaren erregealdian. 1782an, estatu kolpe baten ondorioz, oraingo Ratthanakosin aroa hasi zen eta Bangkok hiriburu ezarri, Chakri dinastia hasiz Rama I.a Handiaren erregetzarekin.

Europarrak XVI. mendean hasi ziren Tailandiara joaten eta interesa pizten. Hala ere, Tailandia Asia hego-ekialdeko herrialde bakarra izan da Europako estatuek kolonizatu ez dutena. Horrela izan zen batez ere XIX. mendean Tailandiak agintari trebeak eduki zituelako, Frantziar Indotxinaren eta Britainiar Inperioaren arteko lehia kudeatzen jakin baitzuten. Horrela, tarteko estatu izan zen, bi estatu kolonizatzaileen desirak indargetuz. Hala ere, Mendebaldearen eraginak hainbat erreforma eginarazi zuen XIX. mendean zehar, britainiarren merkataritza interesei men eginez. Horrela galdu zituen hegoaldeko hiru probintziak, gerora Malaysia iparraldeko hiru estatu bihurtuko zirenak.

Diktadura eta demokrazia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an, odolisuri gabeko iraultza batek monarkia konstituzionala ezarri zen. Bigarren Mundu Gerran Tailandia Japoniaren aliatua izan zen, nahi eta gerra ostean Estatu Batuen aliatu bihurtu. Hurrengo urteetan hainbat estatu kolpe izan zituen, 1980ko hamarkadatik aurrera demokraziaruntz bideratuz.

2015eko urtarrilaren 23an, Yingluck Shinawatra Thailandiako lehen ministro ohia inhabilitatuta geratu zen[1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]