The Last House on the Left (1972ko filma)
The Last House on the Left (1972ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | The Last House on the Left |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, rape and revenge film (en) , Exploitation filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wes Craven |
Gidoigilea(k) | Wes Craven Ulla Isaksson (en) |
Antzezlea(k) | |
Sandra Peabody (Mari Collingwood (en) ) Lucy Grantham (en) David Hess Fred J. Lincoln Jeramie Rain Martin Kove Cynthia Carr | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sean S. Cunningham |
Edizioa | Wes Craven |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Hess |
Argumentu nagusia | Mendekua eta serieko hiltzailea |
Bideoa | YouTube |
The Last House on the Left (euskaraz Azken Etxea Ezkerretara) 1972ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzen due at idatzitako beldurrezko film bat da. 1960ko Ingman Bergman suediar zuzendariaren Jungfrukällan filmean oinarritua dago, eta hura era berean, Erdi Ardoko Töres döttrar i Wänge baladan. Sandra Peabody, Lucy Grantham, David A. Hess, Fred Lincoln, Jeramie Rain eta Marc Sheffler aktoreek antzeztu zuten.
2009ko izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mari Collingwood (Sandra Cassel) neska gazteak bere 17. urtebetetzean Phyllis Stone (Lucy Grantham) lagunarekin kontzertu batera joateko asmoa du. Baina kalean marihuana erosteko norbaiten bila dabiltzala, Junior (Marc Sheffler) izeneko mutil gazte bat ezagutu eta hark bere etxera joatea gonbidatuko ditu. Berta, Juniorren aita den eta espetxetik atera berri den Krug Stillo (David A. Hess) eta Fred "Weasel" Podowski (Fred Lincoln) hiltzaile beldurgarriek bi neskak bahitu eta hil arteraino modu basatian torturatuko dituzte.
Baina hiru hiltzaileek ustekabean akats izugarria burutuko dute, kale hartako ezkerreko azken etxera ostatu bila joango dira, alegia, Mariren gurasoen etxea dena. Gurasoak (Gaylord St. James eta Cynthia Carr) beren alabaren hiltzaileak direla jabetzean, hiltzaileentzat sekulako amesgaizto beldurgarria hasiko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David A. Hess: Krug Stillo
- Sandra Peabody: Mari Collingwood
- Lucy Grantham: Phyllis Stone
- Fred Lincoln: Fred "Weasel" Podowski
- Jeramie Rain: Sadie
- Marc Sheffler: Junior Stillo
- Cynthia Carr: Estelle Collingwood
- Gaylord St. James: John Collingwood doktorea
- Marshall Anker: Sheriffa
- Martin Kove: Udaltzaina
- Ada Washington: Ada
- Steve Miner (krediturik gabe): Udaltzainaz trufatzen den hippia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Last House on the Left filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1972ko filmak
- Wes Cravenek zuzendutako filmak
- Wes Cravenek idatzitako filmak
- Sandra Peabodyk antzeztutako filmak
- David Hessek antzeztutako filmak
- Fred J. Lincolnek antzeztutako filmak
- Jeramie Rainek antzeztutako filmak
- Martin Kovek antzeztutako filmak
- Cynthia Carrrek antzeztutako filmak
- Sean S. Cunninghamek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Psikopatei buruzko filmak
- Thrillerrak
- Slasher filmak
- Bortxaketa eta mendekuari buruzko filmak
- Berregokitzapen filmak
- Film independenteak