Tin whistle
Tin whistle | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Irish flute (en) eta open flutes with internal duct with fingerholes (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 421.221.12 |
Tin Whistle (euskaraz: «Letoizko Txistua»), bere izendapen zehatzenean, "whistle" hitzak ingelesez txistua edo txirula esan nahi du, baina orokorrean tin edo low whistle txistu motei deitzen zaie. Irlandar musika-tresna ospetsuenetakoa da dudarik gabe, bai eta zeltiar musikako esanguratsuena ere. Tin hitzak euskaraz latorria esan nahi du, aintzineko whistle-ak materiale honetan egin ohi baitziren.
Whistle-a musika-tresna oso aintzinekoa da. Bere jaiotza Txinan izan omen zen orain dela 5.000 urte, eta Europara XI. mendean ailegatu omen zen. Baina gaur egungo whistle txistua ez zen XIX. menderarte sortu, Ingalaterran Clarke-n eskuek landu zuten arte. "Tin Whistle" delakoa (ingeleraz Penny Whistle edo Irish Flute ere deitzen da; Irlanderaz Flageolet edo Feadóg), 6 zulodun txistu antzeko bat zen. XX. mendeko 50eko hamarkadan plastikozko ahokoa ezarri zitzaion, gaur egun ere modu honetan dago normalki. Iada 70. hamarkadan, Overton-ek Low Whistle (Txistu baxua) delakoa asmatu zuen, afinat una octava per sota.
Gaur egun Low eta Tin Whistle erako txistuak ekoizten dituzten musika-etxe ugari daude nonnahi ere. Mota eta doinu ezberdinetakoak (jatorrizkoa Do musika notan dago doitua), honako materialetan ekoizten dira: metala, banbua eta batez ere [plastiko]]a. Berarekiko dagoen ospe eta jarraipena dela eta, gaur egun folk musika talde askotako kideek joi izan dute Euskal Herrian: Sorotan Bele, Alboka... baita eta euskal abeslari askoren musikan parte hartu, adibide gisa: Benito Lertxundi.
Tin whistle-aren doinu edo soinuak Euskal Herriko musikan txistuaren antza badu, baina batez ere Iparraldeko txirularen doinu bizi, garbi eta finaren antza edo parekotasun handia du.
Nahiz eta Irlandako musika-tresna bezala hartua izan, beste hainbat herrialdeetako herri-musikan ere jotzen da: Eskozia, Gales, Ingalaterra, Kornualles, Man Uhartea, etab, etab...