Tipografia gaeliko
Itxura
Tipografia gaelikoa edo gaelerazko tipografia (irlanderaz Cló Gaelach) XVI. eta XX. mendearen artean irlanderaz erabili izan zen idazkera mota edo tipografia bat da. Gutxi gorabehera usadioz 1571. urtetik 1960. urterarte erabilia izan zen.
Gaur egun apaindura helburuekin besterik ez da erabiltzen: adibidez, irlandar egunkari jakin batzuk beren azal nagusiko izenburua kaligrafia honetan argitaratu ohi dute, Irlandako taberna edo pub ugarien kanpoaldeko izenak hizki mota honetan margotu ohi dira, zoriontzeko txartelak edota iragarki kartelak ere hizki hauekin idazten dira... gutxi gorabehera Euskal Herrian euskal tipografiarekin gertatu ohi den antzera.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cork edo Corcaigh izena gaeliko tipografiaz.
-
Gaeliko tipografiaren adibidea.
-
Gaeliko tipografiaz idatzitako plaka Dublingo udaletxean, Dublingo gaztelutik hurbil.
-
Michael Collinsen hilarria.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaeliko tipografiaren historia eta sailkapena (Ingelesez)
- Irlandar hizki motak lau mendeetan zehar inprimatuak (Ingelesez)
- Irlandar alfabetoa (Ingelesez)