Edukira joan

Triptiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo Pradoko museoan dagoen Atseginen baratzea triptikoa.
Atseginen baratzea triptikoa isten badugu, Munduaren sorrera agertzen da.

Tríptikoa (grezieratik τρίπτυχο, tri- «hiru» + ptychē «tolestu», hau da, «hirutan tolestuta», margolaritzan, hiru sailetan antolatutako arte-lana da. Normalean hiru taula dute, gontzez helduta. Horren arabera, poliptiko bat dela esan dezakegu. Normalean, erdiko taula handiena da eta alboetakoak txikiagoak izaten dira. Alboetakoak isterakoan, laugarren margolan bat ager daiteke, adibidez Jeronimo Boschen Atseginen baratzea isterakoan Munduaren sorrera ikus daiteke,[1] edo babestuta gelditu behintzat. Alboetako lanek balio gutxiago izaten dute, erdikoa nagusia izanik. Dena dela, badira tamainuz hiru taula berdinak dituzten triptikoak.

Nahiz eta etimologia greziarra izan, hitza beranduago sortu zen, Erdi Aroan alegia, antzinako erromatarren idazteko tableta batetik: ixten ziren hiru taula zituen. XV. eta XVI. mendeetan Flandiar margolaritzan formatu hau oso ohikoa izan zen. Dena dela, askotan ez dira hiru taulak gorde eta asko dira, aldiz, galdu direnak; hori da Pradoko museoan dagoen Roger van der Weydenen Gurutzetik eraistearen taularen kasua: jatorriz hiru ziren.

Margolanetatik kanpo triptikoaren diseinua beste motatako lanetan ere erabili izan da: bitxietan. zintzilikarietan, eskulturetan...

Gaur egun, margolaritza garaikidean, hiru margolan desberdinen triptikoak egiten dira baita ere, haien arteko lotura fisikorik gabe. Horrelakoak dira, adibidez, Aurelio Artetaren gerrari buruzkoa edo Gustavo de Maezturen Eusko lurra izenekoa. Elementu amankomuna gai orokorra da.

Euskal Herriko triptikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triptiko ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triptiko Aldatu lotura Wikidatan