Edukira joan

Txokolate beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suitzako txokolate beltza
Suitzako txokolate beltza

Txokolate beltza (txokolate mingotsa bezala ere ezaguna) txokolate mota bat da; txokolate-esnea baino kakao solido, eta kakao gurinaren ehuneko handiagoa, eta esne produktu oso gutxi edo ezerrez duena. “Txokolate beltza” deitu ahal izateko gobernu eta industriek markatzen dituzten estandarrak herrialde eta merkatuaren araberakoak dira.[1]

Txokolate beltzak antioxidatzaileak ditu, hala nola polifenolak, eta azukre kantitate txikia du. Beste txokolate mota batzuk, adibidez esnedun txokolatea, baino osasuntsuagoa izateko ospea dauka.[2][3] Txokolate beltza "superelikagai" potentzial gisa identifikatu da.[4] Horrek mundu mailan txokolate beltzaren eskaria handitu dadin lagundu du.[5]

Txokolatea Theobroma kakao tropikaleko zuhaitzaren haziez egina dago. Txokolate iluna 3.000 urte baino gehiagoz existitu da. K.a. 1900 urte inguruan garatu zen Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan edari bat bezala. Une horretan erabilgarri zegoen txokolate mota bakarra zen. Beranduago, azteka eta maientzako edari ere bihurtu zen, helburu zeremonial eta medizinalekin. Txokolate beltz puruaren mingostasuna zela eta, urteetan zehar aldatu egin zen txokolate beltz soil bat baino zerbait gehiago bihurtzeko. Espainiarrek XVI. mendearen hasieran aurkitu zuten txokolatea eta Europara bueltan ekarri zuten; eztia eta kanabera-azukrea gehitu zituzten gozoagoa egiteko eta horrek esnedun txokolatea sortzeko bidea erraztu zuen. XVII. mendearen amaieran, Jamaikan bizi zen Hans Solan izeneko gizon batek esnea gehitu zion txokolate beltzaren edariari. Esnedun txokolatea Daniel Peterrek eta Henri Nestlek asmatu zutela argudiatzen da, 1847an esne kondentsatua gehitu baitzioten txokolate beltzari. Handik gutxira, txokolatea forma solidoko produktu batean bilakatu zen, eta masan ekoizten hasi zen XX. mendean. Txokolate esnedunen masa - ekoizpenak, txokolate beltza baino askoz ezagunagoa bihurtzea ekarri zuen. Hala ere, txokolate beltzak nolabaiteko ospea berreskuratu du osasunerako ustezko onurengatik[6].

Osasunerako onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun %70 baino kakao gehiago duten txokolate beltzek zelula eta ehunekin elkarreragiten duten hainbat kimiko dituzte. Hauek hainbat gaixotasunen garapen eta efektuen aurrean babesten laguntzen dute. Kakaoan eta eratorritako produktuetan, osasun onurak ematen dituzten flabonoideak hauek dira: monomeroak, epikatekina eta katekina.[7]

Kakao maila altuak kontsumitzen direnean, ebidentziak frogatu du flabonoideek presioa eta kolesterola jaisten dutela, baita kognizio mentala hobetu eta pertsona batzuetan diabetesaren arriskua txikitzen duela ere.[8]

Antioxidatzailetan aberatsak diren dietak, besteak beste, kakaoa, fruituak eta barazkiak bezalako elikagaiak dituztenak, osasun hobea sustatzen dute. Hainbat gaixotasunen agerpena atzeratzeko gaitasun potentziala ere erakutsi dute dieta hauek, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, minbizi jakin batzuk eta beste hainbat adineko gaixotasun.[7]

Arne Astrup Vernon mediku daniarrak, Kopenhageko Unibertsitateko Giza Nutrizio Saileko buruak, zuzendutako eta International Journal of Obesity erakundeak argitaratutako inkestek, txokolate mikatza pisuaren kontrolerako bikaina dela frogatu dute, asetasun sentsazioa areagotzen baitu.

Journal of Nutrition aldizkari zientifikoan argitaratutako beste ikerketa italiar batek dio txokolate mingotsak presio arterialarekin lotutako arazoak 15 egunetan murriztea sustatzen duela, txokolatean dauden flavonoideek emandako oxido nitrosoaren ekoizpenaren estimuluari esker[9].

Eduki nutrizionala / konposizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Sailak (USDA) adierazi duenez, "Txokolate beltzaren (kakao-solidoa %70-85)" mantenugaiak uraren %1a, karbohidratoen %46a, koipeen %43a eta proteinen %8a dira (taula). 100 gramoko erreferentzia-kantitatean (3,5 ontza), "Txokolate beltzak (kakao-solidoa %70-85)" hainbat mineral dietetiko ematen ditu eduki esanguratsu batean, hala nola burdina eguneko balioaren %92an eta B6 bitamina eguneko balioaren %29an (taula). Txokolate beltzak kakao-solidoen %70 eta %100 artean ditu (nutrizio-taula)[10].

USDA "Txokolate beltza (70–85% kakao-solidoa)"
Balore nutrizionala 100 g (3.5 oz)
Energia 2,708.42 kJ (647.33 kcal)
Karbohidratoak 45.90 g
Azukrea 23.99 g
Fibra dietetikoa 10.9 g
Koipeak 42.63 g
Saturatuak 24.489 g
Trans 0.030 g
Monosaturatuak 12.781 g
Poliinsaturatuak 1.257 g
Proteinak 7.79 g
Bitaminak Kantitatea (eguneko %)
Bitamina A bal. 0%

2 μg

Bitamina A 39 IU
Thiamine (B1) 3%

0.034 mg

Riboflavin (B2) 7%

0.078 mg

Niacin (B3) 7%

1.076 mg

Bitamina B6 29%

0.38 mg

Bitamina E 4%

0.59 mg

Bitamina K 7%

7.3 μg

Mineralak Kantitatea (eguneko %)
Kaltzioa 7%

73 mg

Burdina 92%

11.90 mg

Magnesioa 64%

228 mg

Fosforoa 44%

308 mg

Potasioa 15%

715 mg

Sodioa 1%

20 mg

Zinka 35%

3.31 mg

Beste osagaiak Kantitatea
Ura 1.37 g
Kafeina 80 mg
Kolesterola 3 mg

Link to USDA Database entry

Txokolate beltzak kolesterol eta sodio gutxi du. Magnesio-iturri ona da, eta, kakao-edukia nahikoa baldin bada, burdinazkoa eta kobrezkoa ere[11]. Gantz-azido ase asko eta trans gantz-azido asko ematen ditu[12]. Nutrizio-balioak txokolatearen kakao-edukiaren arabera aldatzen dira:

Txokolate beltz gozoa (45- 59%)[12] Txokolate mitz iluna  (70-85%)[11]
Kaloriak 543 kcal 599 kcal
Karbohidatoak 62 g (dont 7 g de fibres) 46 g (dont 11 g de fibres)
Proteinak 4,9 g 8,8 g
Koipeak / Lipidoak 31 g (dont 19 g saturé) 43 g (dont 24 g saturé)
Kolesterola 8 mg 2 mg
Gatz mineralak
Burdina 8 mg 12 mg
Potasioa 559 mg 715 mg
Magnesioa 146 mg 228 mg
Kaltzioa 56 mg 73 mg
Sodioa 24 mg 20 mg
Manganesoa 1,4 mg 1,9 mg
Kuprea 1,0 mg 1,8 mg

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «What is dark chocolate? - Baking Bites» bakingbites.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  2. (Ingelesez) «Dark Chocolate Is Healthy Chocolate» WebMD (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  3. (Ingelesez) «Chocolates & Heart Health | Cleveland Clinic» Cleveland Clinic (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  4. (Ingelesez) «Is Chocolate the Next Super Food?» WebMD (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  5. (Ingelesez) News, Organic & Wellness. «Organic & Wellness News» www.organicwellnessnews.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  6. Grivetti, Louis Evan. «Dark Chocolate» Chocolate (John Wiley & Sons, Inc.): 255–262. ISBN 978-0-470-41131-5. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. a b (Ingelesez) Galleano, Monica; Oteiza, Patricia I; Fraga, Cesar G. (2009-12-01). «Cocoa, Chocolate, and Cardiovascular Disease» Journal of Cardiovascular Pharmacology 54 (6): 483–490.  doi:10.1097/fjc.0b013e3181b76787. ISSN 0160-2446. (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  8. CNN, Lisa Drayer,. «Is dark chocolate healthy?» CNN (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  9. Agibert, Sílvia Ainara Cardoso. Adição de óleo de amendoim alto oleico encapsulado em chocolate amargo. Universidade de Sao Paulo, Agencia USP de Gestao da Informacao Academica (AGUIA) (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  10. Vos, Henk J. (1988-01-01). «Chocolate and Cacao Products» Journal of AOAC INTERNATIONAL 71 (1): 85–85.  doi:10.1093/jaoac/71.1.85. ISSN 0004-5756. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  11. a b «Candies, chocolate, dark, 70-85% cacao solids Nutrition Facts & Calories» nutritiondata.self.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  12. a b «Candies, chocolate, dark, 45-59% cacao solids Nutrition Facts & Calories» nutritiondata.self.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]