Gaskoinia[1] (okzitanieraz: Gasconha, /ɡasˈkuɲɔ/ ahoskatua; frantsesez: Gascogne, /ɡasˈkɔɲ/ ahoskatua) Okzitaniako probintzia historikoa da, gaur egungo Akitania eta Frantziako beste lurralde batzuk hartzen dituena. Halaber, Arango harana (Katalunia) Gaskoiniako lurralde bat da.

Gaskoinia
MotaFrantziako eskualde historikoak eta eskualde kultural
Geografia
Carte
Koordenatuak44°00′N 0°30′W / 44°N 0.5°W / 44; -0.5

Bestetik, euskara eta gaztelania batuan Bizkaiko golkoa[2] deritzoguna izendatzeko, Gaskoiniako golkoa izena erabiltzen da frantsesez eta okzitanieraz.

Gaskoi terminoaren jatorria

aldatu

Gaskoi hitza waskoitik dator, hau da, baskoitik. Gaskoinia Wasconia zen, beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskoinia deritzon lurraldea erromatarren etorreran eta luze geroago euskaraz mintzatzen zen. Lurralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza galdu eta, trukean, latin arrunta hartu zuten (VIII-XI. mendeak). Ordezkapen horretan, aurreko euskarak edo euskara antzeko hizkuntzak arrastoa utzi zion latin arruntari, eta egungo gaskoi hizkuntza sortu zen, euskararen eragina duen erromantzea eta okzitanieraren aldaera dena. Autore batzuen arabera, gaskoiak euskaldun erromatartuak dira.[3]

Historia

aldatu

Erromatarrek Galia konkistatu zutenean, akitaniarrekin egin zituzten topo: ez zifren zeltak eta Zesarren ustez, Iberiakoekin analogia handiagoa zuten. K. a. 56an konkistatua, K. a. III. mendean, Galia Akitania erromatar probintzia sortu zuen. K.a. III. mendean hiru probintziatan azpizatitua izan zen: hegoaldekoena Novempopulania izendatu zuten, bertan bederatzi herri bizi baitziren. Gutxi gorabehera Novempopulania etorkizuneko Gaskoiniari zegokion.

Franko merovingiarrek 602. urtean sortu zuten Baskoniako Dukerria, euskal herritarrekiko (waskoi/baskoi) harreman iskanbilatsua hobeto kudeatzeko asmoz. Garona ibaiaren ardatzetik aurrera, dukerria 635 aldera hedatu zen Pirinioetaraino, eta, ondoren, aldian-aldian, lur Pirinioz haraindikoak sartu zituen. Baskoniako Dukerria, ondoren, Gaskoinia bilakatu zen (XI. mendea), pixkanaka zatitu zena eta hasierako osagai etnikoa galdu ondoren.

Antzinako Erregimena erortzearekin batera, Batzar Konstituziogileak (1790) Gaskoinia hainbat departamendutan antolatu zuen.

Eskualdeak

aldatu

Frantzian:

Espainian:

Hiri nagusiak

aldatu
 
Gaskoiniako armarria

Zenbaitek Baiona (okzitanieraz: Baiona; frantsesez: Bayonne), Gaskoiniaren zatitzat jotzen dute. Hirixka hartan gaskoia ere mintzatua da.

Hizkuntzak

aldatu

Gaur egun Gaskoiniako hizkuntza nagusia frantsesa da, lurraldeko jatorrizko hizkuntza gaskoia bada ere. Zuberoa ondoko Bearnoko herri txiki batzuetan (Eskiulan, Jeruntzen), gainera, euskaraz egiten da. Arango haranean, gaskoiaren tokiko aldaerarekin (aranera) batera, katalana ere hitz egiten da.

Adituek gaskoia okzitanieraren dialektoetakotzat hartzen dute, nahiz eta hizkuntzalari batzuen ustez, haren berezitasun fonologikoen ondorioz, aitzineuskararekin loturiko beste hizkuntzatzat jo.[4][5]

Literatura

aldatu

XIX. mendeko Frantziako literatura erromantikoko fikziozko pertsonaiarik ezagunena, D'Artagnan mosketaririk ospetsua, jatorriz gaskoia zen. Alexandre Dumasen Hiru mosketariak liburuxka bidezko eleberria D'Artagnan Gaskoiniako bere jaioterritik abiatu zeneko kontakizunarekin hasten da, Parisko mosketarien gorputz entzutetsuan onartua izaten saiatzeko.

Cyrano de Bergerac, Edmond Rostanden obran, Gaskoiniako Kadeteen kidea da, Luis XIII.aren armadaren erregimentu bat, bera gaskoia ez zen arren. Erregimentu horren zati izateari bere titulua zor zaio, Bergerac gaskoien lurretan baitago, baina obran ez da azalpen hori ematen eta lurralde horretatik datorrela ulertarazten da. Obran, Gaskoiniari buruzko aipamen batzuk daude: soldadu gaskoiek, abesti baten oroitzapenagatik, euren sorterriaren herrimina agertzen duten pasarte hunkigarria barne.

Gaskoi jatorriko frantses literaturako beste pertsonaia bat Jean-Baptiste Adamsberg komisarioa da, Fred Vargas idazleak idatzitako polizia eleberri saileko pertsonaia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak (Euskaltzaindiaren 154. araua)
  2. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-15).
  3. Sarrailh de Ihartza, Fernando (1979): La nueva Vasconia, Donostia: Ediciones Vascas.
  4. Allières, Jacques. (2004). Les Basques. Presses Universitaires de France ISBN 213053144X..
  5. Bec, Pierre. (1963). «La Langue occitane» Que sais-je? (Presses Universitaires de France) (1059) ISBN 2-13-039639-9..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu