Artikulu hau El Salvadorko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Salvador (argipena)».

San Salvador El Salvadorreko hiriburua eta hiri handiena da. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria gune nagusia da. 2017an hiriak 316.090 biztanle zituen,[1] eta 1.767.102 biztanle metropoli eremu osoak.

San Salvador
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea El Salvador
EstatuaSLV
DepartamenduaSan Salvador
AlkateaMario Edgardo Durán Gavidia (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Salvador
Geografia
Koordenatuak13°41′56″N 89°11′29″W / 13.699°N 89.1914°W / 13.699; -89.1914
Map
Azalera72 km²
Altuera658
Demografia
Biztanleria316.090 (2007)
0 (2007)
Dentsitatea4.375 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1525
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakTaipei, Caracas, Montreal, Mexiko Hiria, Madril, Santo Domingo, Washington eta Monterrey
http://www.sansalvador.gob.sv

Hiriaren lehen fundazioa 1525ean izan zen, baina 1528an berriro sortu zuten beste toki batean, eta 1545ean egungo tokira mugitu zuten. Merkataritza zentro garrantzitsua izan zen espainiarren kolonizazioan, anilaren nekazaritzari esker. XIX. mendearen hasiera Espainiaren aurkako bi altxamendu izan ziren hirian. Kafearen nekazaritza garatu ondoren, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Salvadorreko azpiegiturak garapen nabarmena izan zuen.

Jarduera sismiko handiko kokagune batean dagoenez, lurrikara eta erupzio asko pairatu ditu historian zehar. Hala ere, beti berreraiki dute toki berean, eta arrisku gutxiko beste guneren batera lekualdatzeko saiakerak izan diren arren, El Salvadorreko hiri nagusia bihurtu da.

Geografia

aldatu

Kokapena

aldatu

Errepublikaren mendebaldean dago, Arelemate ibai txikiaren ertzean, San Salvador sumendiaren ekialdean, Ozeano Baretik 50 kilometrora.

      Datu klimatikoak (San Salvador)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38.3 39.4 40.6 40.0 39.4 36.7 36.7 36.7 37.2 38.3 38.9 38.3 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.3 30.1 32.0 32.2 30.8 29.5 30.1 30.0 29.0 29.1 28.0 28.6 32.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.2 22.8 23.8 24.5 24.2 23.3 23.3 23.2 22.8 22.8 22.4 22.0 23.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.9 16.8 17.7 19.0 20.0 19.6 19.1 19.3 19.4 18.0 17.9 15.1 15.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 7.2 9.4 7.2 12.2 14.4 13.3 14.4 15.6 11.7 12.2 9.4 8.3 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.0 2.0 9.0 36.0 152.0 292.0 316.0 311.0 348.0 217.0 36.0 10.0 1734.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 1 1 1 5 13 20 20 20 20 16 4 2 123
Eguzki orduak 301 277 294 243 220 174 239 257 180 211 267 294 2957
Iturria (1): World Meteorological Organization[2], Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial (extremes)[3]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (sun only)[4]

Historia

aldatu
 
San Salvador katedrala.

Ondarea

aldatu

Monumentuei dagokienez, ez da kolonia garaietako eraikuntzarik geratu. Aipagarriak dira katedral txikia, El Salvadorreko museo nazionala (maia herriko bitxiak gordetzen dituena), eta Zientzia eta Industriaren museo nazionala.

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

San Salvador ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

San Salvador Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [7]

Erreferentziak

aldatu
  1. Datos del Municipio – Gobierno de San Salvador, sansalvador.gob.sv
  2. World Weather Information Service - San Salvador. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  3. El Salvador - San Salvador. Centro de Investigaciones Fitosociológicas (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  4. Cappelen, John; Jensen, Jens. El Salvador - San Salvador (pg 85). Danish Meteorological Institute (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  5. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  6. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  7. (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  8. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

Kanpo estekak

aldatu