San Salvador
- Artikulu hau El Salvadorko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Salvador (argipena)».
San Salvador El Salvadorreko hiriburua eta hiri handiena da. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria gune nagusia da. 2017an hiriak 316.090 biztanle zituen,[1] eta 1.767.102 biztanle metropoli eremu osoak.
San Salvador | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | El Salvador | ||
Estatua | SLV | ||
Departamendua | San Salvador | ||
Alkatea | Mario Edgardo Durán Gavidia (en) | ||
Izen ofiziala | San Salvador | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 13°41′56″N 89°11′29″W / 13.699°N 89.1914°W | ||
Azalera | 72 km² | ||
Altuera | 658 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 316.090 (2007) 0 (2007) | ||
Dentsitatea | 4.375 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1525 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Taipei, Caracas, Montreal, Mexiko Hiria, Madril, Santo Domingo, Washington eta Monterrey | ||
http://www.sansalvador.gob.sv |
Hiriaren lehen fundazioa 1525ean izan zen, baina 1528an berriro sortu zuten beste toki batean, eta 1545ean egungo tokira mugitu zuten. Merkataritza zentro garrantzitsua izan zen espainiarren kolonizazioan, anilaren nekazaritzari esker. XIX. mendearen hasiera Espainiaren aurkako bi altxamendu izan ziren hirian. Kafearen nekazaritza garatu ondoren, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Salvadorreko azpiegiturak garapen nabarmena izan zuen.
Jarduera sismiko handiko kokagune batean dagoenez, lurrikara eta erupzio asko pairatu ditu historian zehar. Hala ere, beti berreraiki dute toki berean, eta arrisku gutxiko beste guneren batera lekualdatzeko saiakerak izan diren arren, El Salvadorreko hiri nagusia bihurtu da.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuErrepublikaren mendebaldean dago, Arelemate ibai txikiaren ertzean, San Salvador sumendiaren ekialdean, Ozeano Baretik 50 kilometrora.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (San Salvador) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38.3 | 39.4 | 40.6 | 40.0 | 39.4 | 36.7 | 36.7 | 36.7 | 37.2 | 38.3 | 38.9 | 38.3 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.3 | 30.1 | 32.0 | 32.2 | 30.8 | 29.5 | 30.1 | 30.0 | 29.0 | 29.1 | 28.0 | 28.6 | 32.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 22.2 | 22.8 | 23.8 | 24.5 | 24.2 | 23.3 | 23.3 | 23.2 | 22.8 | 22.8 | 22.4 | 22.0 | 23.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 15.9 | 16.8 | 17.7 | 19.0 | 20.0 | 19.6 | 19.1 | 19.3 | 19.4 | 18.0 | 17.9 | 15.1 | 15.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 7.2 | 9.4 | 7.2 | 12.2 | 14.4 | 13.3 | 14.4 | 15.6 | 11.7 | 12.2 | 9.4 | 8.3 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5.0 | 2.0 | 9.0 | 36.0 | 152.0 | 292.0 | 316.0 | 311.0 | 348.0 | 217.0 | 36.0 | 10.0 | 1734.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 1 | 5 | 13 | 20 | 20 | 20 | 20 | 16 | 4 | 2 | 123 |
Eguzki orduak | 301 | 277 | 294 | 243 | 220 | 174 | 239 | 257 | 180 | 211 | 267 | 294 | 2957 |
Iturria (1): World Meteorological Organization[2], Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial (extremes)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (sun only)[4] |
Historia
aldatu- 1525ean fundatu zuten.
- 1854an hiriak lurrikara handia pairatu zuen.
- 1989ko azaroaren 16an, militar talde batek 8 pertsona hil zituen Universidad Centroamericanan (UCA): 6 jesuita (Ignacio Ellakuria, Ignacio Martin-Baro, Segundo Montes, Joaquin Lopez y Lopez, Juan Ramon Moreno eta Amado Lopez) eta bi langile (Elba Ramos eta Celina Ramos).
- 2001ean beste lurrikara bat jasan zuen hiriak.
Ondarea
aldatuMonumentuei dagokienez, ez da kolonia garaietako eraikuntzarik geratu. Aipagarriak dira katedral txikia, El Salvadorreko museo nazionala (maia herriko bitxiak gordetzen dituena), eta Zientzia eta Industriaren museo nazionala.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuSan Salvador ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
San Salvador Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [7]
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Datos del Municipio – Gobierno de San Salvador, sansalvador.gob.sv
- ↑ World Weather Information Service - San Salvador. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
- ↑ El Salvador - San Salvador. Centro de Investigaciones Fitosociológicas (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
- ↑ Cappelen, John; Jensen, Jens. El Salvador - San Salvador (pg 85). Danish Meteorological Institute (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
- ↑ (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Hiriko webgune ofiziala, amss.gob.sv