Amartya Sen
Amartya Sen (bengaleraz: অমর্ত্য সেন; Mendebaldeko Bengala, India, 1933ko azaroaren 3a- ) ekonomilari hindua da. Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea da. Hainbat gairi buruz egindako lanengatik da ezaguna; goseteak, giza garapenaren teoria, ongizatearen ekonomia eta pobreziaren mekanismoak aztertu ditu.
"Garapena eta askatasuna" liburuan azaltzen duenez, lotura estua dago, tiraniaren eta gosearen artean, eta demokraziaren eta oparotasunaren artean. Tiranietan, dio Senek,, gosetea izaten da: ≪Agintari autoritarioek ez dute pairatzen goserik ezta arazo ekonomikorik, et ez daukate goseteen aurkako neurriak hartzeko pizgarririk≫. Demokrazietan aldiz, gobernuek presio handiagoa dute ardura hori hartzeko.
Amartya Sen pobrezian, ongizatearen ekonomian eta gizarte hautaketan berezitutako ekonomialari ospetsua da. Arlo horietan egindako ikerketengatik Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen 1998 urtean.
Artikulu hau Indiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |