Milton Friedman
Milton Friedman (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1912ko uztailaren 31 – San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 2006ko azaroaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako ekonomialari eta intelektual famatua izan zen. Merkatu librearen nahiz neoliberalismoaren defendatzaile sutsua eta monetarismo neoklasikoaren ordezkaria Chicagoko Ekonomia Eskolan izan zen. Hurrengoa adierazi zuen Free to Choose (1980) liburuan:
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Free to Choose | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« | Baina azken urteotako eskarmentuak —hazkunde txikiagoa eta produktibitatearen jaitsiera— zalantza sorrarazten du: irudimen pribatuak jarrai ote dezake gobernu kontrolaren ondorio kaltegarriak estaltzen, orain arteko bide beretik jarraituz gero? (hau da, estatuari gero eta botere handiagoa emanez gero, eta funtzionario «klase berri» bati baimena emanez gero, gure diru-sarreren gero eta zati handiagoa gasta dezaten, teorian, gure onerako). Arinago edo geroago —eta, beharbada, gutariko gehienok uste baino lehenago— sektore publiko gero eta interbentzionistagoak suntsitu egingo ditu merkatu libreari zor diogun aberastasuna eta Independentziaren Aldarrikapenean garbi adierazita dagoen gizakiaren askatasuna. | » |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Makroekonomia, mikroekonomia, ekonomiaren historia eta estatistikan lan nabarmenak egin zituen. 1976an Ekonomiako Nobel Saria eman zioten kontsumoaren analisian eta txanponen historia eta teorian egindako lanak zirela eta. Estabilizazio politikak konplexuak zirela demostratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |