Edukira joan

Douglass North

Wikipedia, Entziklopedia askea
Douglass North

Bizitza
JaiotzaCambridge1920ko azaroaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBenzonia2015eko azaroaren 23a (95 urte)
Heriotza modua: hestegorriko minbizia
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Choate Rosemary Hall (en) Itzuli
Ashbury College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMelvin Moses Knight (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, historialari ekonomikoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 155348925 Edit the value on Wikidata

Douglass Cecil North (Cambridge, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1920ko azaroaren 5a - Benzonia, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 2015eko azaroaren 23a) ekonomialaria izan zen, ekonomia historikoaren arloan egin zuen lanarengatik ezaguna.

Ekonomia-ikasketak egin zituen, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan zen hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington).

Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoan eta hazkuntza ekonomikoan erakundeek izan duten zeregina aztertu du. 1993an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera, ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik.

Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola The Rise of the Western World: A New Economic History (1973), Growth and Welfare in the American Past (1974) eta Structure and Change in Economic History (1981).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]