Edukira joan

Miramongo parkea

Koordenatuak: 43°17′42″N 1°59′00″W / 43.29494°N 1.9832°W / 43.29494; -1.9832
Wikipedia, Entziklopedia askea
Miramoneko parkea» orritik birbideratua)
Miramongo parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′42″N 1°59′00″W / 43.29494°N 1.9832°W / 43.29494; -1.9832
Map
Parkeak sarrera desberdinak ditu.

Miramongo parkea, baita ere Miramongo basoa Donostiako Miramon-Zorroaga eta Aiete auzoen artean dagoen parke bat da. Uraren presentzia haren ezaugarri garrantzitsuena da.

Parke honek hiriaren hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. 628.258 metro karratuko azalera du. Oso zabala denez, flora eta fauna aniztasun ikaragarria du. Bide ugari ditu, baita harrizko harmailadun anfiteatroa eta egoteko eta piknik egiteko hainbat gune ere. Orain gutxi berritutako Katxola baserria ere bertan dago (garai batean sagardotegia izan zen). Parkearen bereizgarri bat hegaletan dituen basoak dira; errekastoaren aldamenean landaretza hazten da, eta haranaren barrenean hezeguneak ditu.

Geografikoki hauek dira parkearen mugak: GI-20 edo Donostiako bariante zaharra, Oriamendi pasealekua eta Miramon poligonoa. Goi aldean poligonoa dago eta parkea handik sortzen diren behe-ibarreran zabaltzen da.[1]

Ekologiaren ikuspuntutik Donostiako parke interesgarrenetariko bat da nahiz eta eraikinek eta utzikeriak baztertuaren itxura eman. Hegaztien ikuspuntutik espezie ugari ikus daiteke parke honetan: passeriformesak (Amilotx urdin, Kaskabeltz handi) mozoloak eta beste harrapariak... Anfibioak ere barruan dauden erreketan, Mando erreka eta Pakea erreka, eta urmaela zein putzuetan aurki daitezke. Errekak eta hezeguneak elementu bereizienak dira parke honetan. Ugaztunen artean untxiak, saguzarrak eta katagorriak aipa daitezke. Landaredian sagarrondoak eta aritzak aipa daitezke.[1] Aipatzekoak dira ere intsektuak, esaterako arkanbeleak.

Zuhaitz erori eta ustelduta asko daude eta horrek parkearen biodibertsitatea handitzen du.

  • Inguruko eraikinen handitzea parkearen mugak hautsiz, arrisku nagusia da.
  • Utzikeria: bideak eta altzariak gaizki daude.
  • Higadura eta lurren mugimenduak.
  • Inguruko errepideak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]